Abandoko Udaltegiak Miguel de Unamunoren figuraren inguruko "Betierekoaren Metaforak: Erretratuak eta bere garaiko artistekiko harremanak" izeneko erakusketa jasoko du azaroaren 30era arte.

Horrela, Unamunoren jaiotzaren 158. urteurrenagatik, “Betiereko Metaforak: Erretratuak eta bere garaiko artistekiko harremanak” erakusketan berak egindako erretratuak eta garai bereko artista ezagunek marraztutako erretratuak ikusi ahal izango dira, hala nola Macario Marcoartu, Joaquín Sorolla edo Manuel Losada bere lagun handia izango denaren erretratuak.

Obra horietako batzuetako eta argazki ugaritako irudiak hautaturik, Salamancako Unamuno Museo-Etxeko artxibategietan nahiz beste artxibategi eta erakunde batzuetan daude gordeta, lehenengo bider ikusiko dugu, erakusketa honetan, Miguel de Unamunoren alderdi ezezagun bat; esan daiteke, gainera, bere garaiko intelektualik erretratatuenetako bat izan zela. Ezinbesteko bilduma bat da hau, eta, bestalde, beraren bidez, ibilbide bat egingo dugu garai hartako giro artistiko eta bohemioenean zehar, pertsonaia zeharo aparteko baten eskutik.

Erakusketa gaur goizean inauguratu da eta Gonzalo Olabarria Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza zinegotziak hartu du parte: “Urtero, Udal honek Unamunoren bizitza eta ondarea ospatzen ditu bere irudiari eskainitako Egun Instituzional batekin. Aurten, pixka bat harago joan nahi izan dugu, eta, gainera, haren alderdi berri bat aurkitu nahi izan dugu, agian ezezagunagoa: erretratugilea eta erretratatua. Izan ere, berak esaten zuen, egin zizkioten erretratu ugariak aipatuz: ‘Ez naiz nirea, publikoarena naiz’. Orain horrek garrantzi handiagoa hartzen du hobeto ezagutu nahi duten guztiei harrera egiteko prest dagoen erakusketa honekin, beren begiradatik eta ezagutu zuten beste batzuenetik.

Umetatik hasi zen sentitzen arte-langintzetarako zaletasuna, eta, zehazki, marrazketarako eta margolaritzarako. Antonio María de Lecuona maisuaren eskolak hartu zituen; Lecuona margolari kostunbrista bat zen, eta eskolak ematen zituen Unamuno bera bizi zen etxean, solairu batzuk gorago zeukan estudioan, Cruz kalean ––han bizi zen Unamuno familiarekin. Han, beste ikasle batzuk ezagutu zituen, eta hainbat alditan, modeloarena egin zuen haientzat, marrazketa-saioetan. Ikastun horietako batzuk, gerora, artista ospetsu bihurtu ziren Euskal Herriko arteetan.

Ikasle izan zen urte haietatik, Unamunok interes handia bizi izan zuen garaiko arte-giroaren aldera, eta hori nabarmena da bere belaunaldiko artistekin harreman sarria izan baitzuen. Askotan, modeloarena egin zuen haien obretan, eta margolariei gogoa biztu ohi zien gorpuzkera berezia ez ezik izaera psikologiko berezia ere atzitzeko. Modeloaren eta artistaren arteko harremana medio, Unamunok adiskideak hartu zituen haietako askoren artean.

"Betierekoaren Metaforak" erakusketan ikusi ahal izango diren erretratuak, gainera, idazlearen bizi-zirkunstantzien eta inguruabar pertsonalen isla dira, eta gaur egun Estatuan eta Estatutik kanpo dauden hainbat museotan aurki daitezkeen hainbat estilotako lanetan islatuta geratuko dira.

Erakusketa Marta García Gascok komisariatu du eta Abandoko Udaltegian egongo da ikusgai azaroaren 30era arte, astelehenetik ostiralera, 8:30etik 21:30era.