4 kontzertu, 3 antzerki-ikuskizun, 3 magia-show, 2 dantza-show, kabaret bat eta ipuin-kontalari bat izango dira Aurrera Fest 2022 jaialdiaren kartela osatuko duten emanaldiak. Bilbok jaialdi hau jaso egingo du hirugarren urtez jarraian eta, aurrekoetan bezala, Euskalduna Jauregian ospatuko da.

Euskalduna Bilbao-k bere egutegiko ikuskizun-denboraldirik garrantzitsuenean, Aste Nagusian, sartu ditu aurten ‘Aurrera Fest!´-en emanaldiak. Jaietako programazioa, honako hauek osatzen dute: ‘The Hole X’-en kabareta; ‘Escape Room’, ‘Laponia’ eta ‘Mentiras, boleros y vídeos caseros´; ‘Impresionistas’ izeneko erakusketa inmersiboa eta, bere hirugarren edizioan, Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimenez eta Euskalduna Bilbao-ren babesarekin, hiriko agertoki onenetako bat tokiko arte-sorkuntzari eskaintzen dion jaialdia.

Tokiko talentuak sortutako 14 muntaia igoko dira eszenara, `Impresionistas´ erakusketa inmersiboaren ondoko aretoan. Jaialdiaren data aldaketari ezker, bertako sorkuntzari ahalik eta oihartzun handiena eman nahi zaio, Bilbo eta Bizkaia osoko urteko datarik garrantzitsuenean, gure mundu artistikoa zaindu nahi da. Hori dela eta, `Aurrera Fest!´ jaialdiaren agenda egutegian aldatu egin da (aurreko bi edizioetan, uztailean), Aste Nagusiaren itzulerarekin bat egiteko.

Guztira, ikusleek 4 kontzertu, 3 antzerki-ikuskizun, 3 magia-show, 2 dantza-show, kabaret bat eta kontu-kontalari bat izango dituzte.

Hirugarren edizio honetan 44 hautagai aurkeztu dira, eta 14 lan izan dira hautatuak. Gehienak 0E aretoan (horietako bi, 0D-n) egiten dituzten ‘Aurrera Fest!´-en ikuskizunen agenda kontsulta dezakezue esteka honetan

Sarrerak salgai daude Euskalduna Jauregiaren webgunean eta ohiko beste kanal batzuetan, 10 eurotik aurrera (kudeaketa gastuak barne).