Poesia-errezitaldiak gogoko dituzten pertsonek goi-mailako hitzordu bat izango dute aste honetan Bidebarrieta Kulturgunean. Bada, datorren ostegunean, ekainak 23, arratsaldeko 19.00etatik aurrera, Bidebarrieta Kulturguneko liburutegiko areto nagusiak 'Todo Blas de Otero' izeneko errezitaldi poetiko-musikala jasoko du. Ekitaldi hau Bizkaiko Elkarte Artistikoak antolatu egin du. Sarrera librea eta doakoa izango da leku guztiak bete arte, eta streaming bidez eskainiko da baita ere, Bidebarrieta Kulturguneko YouTubeko kanal ofizialean.

Urtero bezala, Bizkaiko Elkarte Artistikoak antolatzen du errezitaldi hau ikastaroari amaiera emateko. Ekitaldian, Blas de Otero poeta bilbotarraren poemak irakurriko dira, taldeko rapsoden eta poeten eskutik, Fernando Estevez pianistak eta Coro Poético Abesbatzak lagunduta.

Bizkaiko Elkarte Artistikoa 1945ean sortu zen, eta egoitza Bilbon izan zuen Bizkaiko lehenengo kultur elkartea izan zen. Margolari, poeta, rapsoda eta arte zale askok osatzen dute. Jarduera erakusketen, hitzaldien, errezitaldien, poesia solasaldien eta liburuen aurkezpen ekitaldien antolakuntzan zentratzen da, besteak beste.

Bidebarrieta Kulturgunea Bidebarrietako Liburutegiaren barruan kulturari eskainitako gunea da. Bere helburuen artean kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzea dago.

  • Hitzordu honetarako sarrera doakoa da eta sarrera librea izango da lekua bete arte.
  • Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Bidebarrieta Kulturguneko YouTubeko kanalean.