IAZKOAN ezin zuten bere 25, urteurrena bete, koronabisrusa dela eta. Urtebete espero ostean, hala ere, ederto asko beteko dituzte aurtengoan. Zilarrezko ezteiak abenduran 4tik 8ra beteko dituzte, Durangoko merkatu plazan jarriko diren erakusmahaietan. Euskal Herriko zazpi herrialdeetatik etorritako 53 artisua izango dira Euskal Dendan, Arbaso elkarteak antolatutako ekimenean. Euskal Herriko artisautza tradizionalaren erakusgarri, baina baita abangoariako lanak jasoz ere.

Urrezko ezteien jai handirako 53 artisau izango dira, eta horietatik %37 berriak izango dira. Hau da, "lehenengoz" izango dira Euskal Dendan, antolatzaileek adierazi dutenez. "Erakuslehioa gero eta ani-tzagoa izango da, heterogeneoagoa", beraz. "Orain arte izan ez diren gremioak izango dira bertan, eta bertatik bertara ikusgai, izaera bereziagoa emango diotenak pandemia osteko berrestreinaldiari". Honek ematen dio azokari bere ikutua, "gizartearekin duen baloreari" ematen diona.

Noski, bete beharreko osasun-neurriak presente egongo dira. Hala izan behar da eta hala izango da. Baina bertaratzen direnek ikusgai izango dute "artisautza bizirik manten-tzen den" sektorea dela. Urtero urtero berritzen dena, nahiz eta tradizioa ere mantentzen den. Bada, 19 izango dira lehenegiz egongo direnak. "Honek argiro islatzen du belaunaldien arteko berrikuntza" badela, baita erakundeen laguntza beharrezko duen sektorea dela, pandemia garaian nahiko sufritu duena, "Azokak dira gure erakuslehio nagusia. Egia da internet bidez merkaturatu ahal garela, baina aurrez aurreko arreta gure muina da", diote Arbaso erakundetik.

Helburuak argi dituzte ekimeneko parte hartzaileek, baita antolatzaileek: Euskal Dendak artisautzaren garapena du jomuga nagusi. "Aukera paregabea da guk eskuz egindakoak merkaturatzeko, publikoak jakin dezan zer egiten dugun". Eta. bide batez, "zer egiten dugun jakinarazteko" ere, Izan ere, "euskal artisautzak "profesionalitate maila altua du", mugak bota eta leku batetik bestera ibiltzeko.

Horrexegatik, Arbaso elkarteak duen apostua sendotzen doa urtero. "Egiten duguna tradizioan dago", diote, "baina berrikuntzara ere". XXI. mendeko artisauek "euren produktuekin berrikuntza jorratzea dute" helburu. Eta hala ikusi ahalko da Durangon, abenduaren 3tik 8ra. Parte hartzaileen kopuruari begiratuta, erakusguneko 1.600 metro koadroetan Bizkaitik etorritako 26 artisau egongo dira: Gipuzkoatik etorritako 15, Arabatik 5; Nafarroatik 6; eta Iparraldetik bat. Bisitariei dagokienez, "20.000 pertsona inguru" pasako dira Eukal Dendatik. "Lortu dugun gehieneko 34.000 bisitarirena izan da", diote antolatzaileek.

Zenbakiak zenbaki, argigarria da Euskal Dendak euskal artisautzari egiten dion ekarpena, urte osko lanari egiten dion mesedea. Ordutegia prest da: goizez, 11:00ak eta 14:30ak arte; arratsaldez 16:30ak eta 21:00ak artean eta asteazkenean 20:00ak arte. Beraz, Durangoko Merkatu plazan aukera paregabea izango da Euskal Herriko artisautzarik onenaz gozateko.