Arriaga Antzokiak Yo soy el que soy antzerkia hartuko du datorren ostegunean, 19:30etatik aurrera. Antzokiak jakinarazi duenez, Aaron Lee-ren autobiografian funtsatuta dago eta aldi berean artista honek Javier Ruescasekin moldatu du antzerkia, musika-zuzendaritza hartu du eta biolin-jotzaile bat da funtsioan.

Izan ere, Aaron Lee (biolina), María Romero (aktorea) eta Miguel Ángel Castro (pianoa) dira biziraupenari buruzko istorio honen hiru interpretatzaileak, Aaron Lee beraren istorioarenak, askatasuna, identitatea eta onespena bilatzen zituen gizakiarena.

Madrilen jaioa, Hego Korean ditu familia-sustraiak. Aaron Lee sendi hegokoreartradizional eta erlijioso batean hazi zen. Ama pianista eta aita orkestra-zuzendaria ziren. Lau urte zituela hasi zen biolina ikasten, eta horretan aritu zen harik eta gurasoek homosexuala zela jakin zuten arte.

Etxetik ihes egitea lortu zuen arte, tratu txarrak pairatu zituen, aitak uharte bakarti batean bahituta eduki zuen eta irainak jaso zituen bere sexu-orientazioa dela eta. Ahal izan zuen moduan iraun zuen bizirik. Kalean ere jo zuen biolina, jan ahal izateko.

Gehiago Aaron Lee-ri buruz Madrilen jaioa, bederatzi urterekin hasi zen Ala Voronkovarekin biolin ikasketak egiten. Lizentzia eskuratu zuenean, Madrilgo Goi Mailako Musika Kontserbatorioko promozioko ikasle gazteena zen.

2007ko Bakearen aldeko Biolinen Lehiaketan Jesús de Monasterio Saria irabazi zuen eta beka bat eman zioten Indianako Unibertsitatean ikasteko. 2009an Espainiako Musika Interpretazio Onenaren Saria irabazi zuen Villafranca de los Barroseko Nazioarteko Lehiaketan. 2010ean, Espainiako Orkestra Nazionalean sartu zen, eta talde prestigiotsu horretako kiderik gazteena izan zen.

2015ean, orkestra-lana aldatu zuen, Arte que Alimenta Fundazioa sortzeko. Erakunde horrek, arteen bidez, gizarteko sektore zaurgarrienei lagundu nahi die, LGTB kolektiboko haur eta gazteentzat ahalegin berezia eginez. Arte que Alimenta 2015ean sortu zen, ikuskizunak eta kultur ekitaldiak antolatuz dirua biltzeko helburuarekin,

Lehen Hezkuntzako haurrentzako jantoki-bekak lortzeko. Ekimenak harrera oso ona izan zuen eta, harrezkero, bere gizarte ekintza garatzen jarraitu du: hezkuntza, berdintasuna eta ikerketa. Fundazioak “A la carta” izeneko proiektua garatzen du, eta ongintzako 50 kontzertu baino gehiago eta izaera pedagogikoko 10 kontzertu baino gehiago egin ditu.

Aaron Leek lan handia egiten du kultur kudeatzaile gisa, bere jarduera artistikoa alde batera utzi gabe. Yo soy el que soy proiektuaren irabaziak fundazioaren misioan laguntzeko erabiliko dira.