“Roma Akamedia” erakusketa-denboraldia inauguratuko du Azkuna Zentroan. Zehazki, urriaren 29an Bilboko Udaleko Gizarte eta Kultura Garaikideko Zentroak hartuko du erakusketa hau. Guztira, Erromako Espainiako Akademiako 2018-2019 eta 2019-2020 promozioetako 45 artista egoiliarrek garatutako obra eta proiektuak erakutsiko dira.

Gaur goizean aurkeztu da erakusketa prentsaurreko batean. Bertan Fernando Pérez Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao-ko zuzendariak, Elena González Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren Espainiako Agentziako (AECID) Kultura eta Lankidetza eta Sustapenerako Saileko buruak, Ángeles Albert Erromako Espainiako Akademiako zuzendariak eta Jesús Donaire erakusketaren komisarioak hartu dute parte.

Era beran, erakusketa osatzen duten 45 artisten artean batzuk egon dira prentsaurrekoan, besteak beste, José Ramón Ais, José Ramón Amondarain, Taxio Ardanaz, Itziar Barrio, Igor Bragado, Irene Clementine Ortega, Estibaliz Sádaba eta Eduardo Soutullo euskal sortzaileek.

“Roma Akademia” Azkuna Zentroak artearen aniztasunaren eta pluraltasunaren muga konbentzionalak gainditzeko interesaren barruan kokatzen da, arte-adierazpenen zeharkakotasuna, ezagutza-arloen arteko lotura eta publiko desberdinekiko harremana bilatuz. Gainera, Azkuna Zentroak nazioarteko kultura garaikideko beste gune batzuekin sareak sortzeko eta denboran zehar mantentzeko duen bokazioaren emaitza da.

Zentroko erakusketa-guneek - Erakusketa Aretoa, Lantegia. Ideien Laborategia, Mediateka Galeria eta Atrioa - erakusketa bakar bateko piezak erakutsiko dituzte lehen aldiz. Erakusketa hau Madrildik kanpo antolatuko da lehen aldiz, eta diziplina eta hizkuntza artistiko berrietatik igarotzen da: pintura eta eskulturatik argazkigintza, arte eszenikoeta, bideo, zinema, arkitektura, antzerki, literatura, moda edo zaharberritzera.

Erakusketa-proiektu hau Atzerri Gaietako, Europar Batasuneko eta Lankidetza Ministerioak eta AECID Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren Espainiako Agentziak urteko eskainitako beken programatik sortua da. Besteak beste, hainbat testuingurutan egindako lanen aurkezpen kolektiboa proposatzen du programa honek. Pandemiaren ondorioz, 2018-2019 eta 2019-2020 belaunaldietako lanen aurkezpena erakusketa bakar eta handi batean bateratzea erabaki zen, eta erakusketa hori Euskadin egingo da lehen aldiz.

“Roma Akademia”, kolektiboa baino gehiago, diziplina eta ibilbide desberdinetako artisten elkarbizitzaren emaitza da, prozesuaren eta esperimentazioaren ideiatik planteatutako praktika artistiko eta ikerketa teoriko garaikideei buruzko panoramika erakusten duena.

“Roma Akademia” Azkuna Zentroaren eta AECID Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren Espainiako Agentizaren eta Erromako Espainiako Akademiaren arteko koprodukzioa da. Bi erakunde horiek ezagutza eta arte garaikidearen sorkuntza bultzatzen dituzte, Akademiak beken bidez eta AZk sorkuntza artistikoari laguntzeko programen bidez. Bi erakunde hauek bat datoz diziplinen aniztasunean, prozesuarekiko interesean eta artisten arteko elkarekintzan.

Proiektua osatzeko, Estibaliz Sádaba, Taxio Ardanaz, Adolfo Serra, Jorge Luis Marzo eta Marta Ramon-Yzquierdo bezalako artistekin jarduera-programa publiko bat aurkeztuko da, baita bigarren hezkuntzako ikastetxeei zuzendutako bisita-tailer programa bat ere, ikasleei artearen hizkuntzan aniztasuna hurbiltzea helburu duena. Honez gain, hilabete hauetan Erromako Akademiako artisten argitalpen batzuk eta erakusketaren katalogoa aurkeztuko dira.