Albert Boadellaren 'Diva' Arriaga Antzokira iritsiko da larunbat honetan. Zehazki, 19:00etatik aurrera María Rey-Joly sopranoak eta Antonio Comas pianista eta tenorrak María Callas eta Aristo Onassis interpretatuko dituzte, operaren eta antzerkiaren erdibideko espektakulu batean.

Diva lanarekin opera-dramara itzuli da Albert Boadella zuzendaria. Genero lirikoari eskainitako aurreko muntaien ondoren, Don Carlo, El pimiento Verdi edo ¿Y si nos enamoramos de Scarpia? obren ondoren, María Callasen mitoari heldu dio oraingoan, diva handi hark izan zuen bizitza tragikoa eraikitzeko, Onassisek utzi zuenean eta bere ahotsak, jada, bere ospearen itxaropenei erantzuten ez zienean.

Interpretatzaileak María Rey-Joly (Callasena egiten) sopranoa eta Antonio Comas (Aristo Onassis) pianista eta tenorra dira. Manuel Coves maisua musika-zuzendaritza lanetan dela igoko dira agertokira, eta hark gidatuko ditu. Gainera, Albert Boadellak era honetako ekoizpenetarako izan ohi duen kolaboratzaile taldearekin lan egin du, zehazki Martina Cabanasekin, zuzendari laguntzaile gisa, Bernat Jansárekin, argiztapenaren diseinuan, eta Dolors Caminalekin, arte aholkulari gisa.

Divaren trama dramatikoan Toscako ariak erabiltzen dira: Trobalaria, Madama Butterfly, La Wally, Dido eta Eneas, Otello, Norma, etab. María Rey-Jolyren moldakortasunari esker, eta hainbat erregistrotara ahotsez egokitzeko duen gaitasunari esker, bikaina da María Callas antzezten lortzen duen emaitza. Gogoan izan behar da soprano madrildar honek aurretik ere lan egin izan duela Boadellaren esanetara, El Pimiento Verdin eta Y si nos enamoramos de Scarpian.

María Callas artistaren bizitza beti izan zen hein baten opera tragiko baten modukoa: harengan bat egiten zuten María Callas bakartiak, sakrifizio pertsonal handiak bizi izan zituenak, eta jet setaz —Visconti, Pasolini, Churchill, Marilyn Monroe edo Grace Kellyz— inguraturik arrakasta handiak lortu zituen irudi publikoak. Diva lanak erakusten dituen urteetan, Callas gainbehera betean dago. Onassis hil egin da, eta kritikak gupidarik gabe tratatzen du Callas. Oroitzapenen munduan bizi da, oraina arbuiatzen du, eta jada berriro interpretatu ezingo duen ametsezko errepertorioan zehar laguntzera behartzen du répétiteur edo maisu errepikatzailea. Egoera sadomasokista sortzeko ere erabiliko du. Onassis maite handia interpretatzera behartuko du. Haren unerik sutsuenak eta gorenak. Eldarnioan, abeslariak berak antzeztu zituen opera drametako bikote gisa irudikatuko du maitale grekoa. Hilko duen pertsonaia izango da, edo operaren amaieran berarekin batera hilko dena. Bere amaiera misteriotsurako bidearen hasiera da, laster nahieran burutuko duen bidearena.