Ostiral honetan Francisco A. Soler Compañek zuzenduko du “Besteen hurbiltasuna” lelopean. Ekitaldia 19:00etan hasiko da Azkuna Zentroko Kulturen Atarian eta doakoa izango da. Kontuan hartu behar da pandemiako egoera honetan edukiera mugatua dagoela.

Bilboko Udal Musika Bandak 2021-2022 denboraldiko bigarren kontzertua honen zuzendaria da 2020an Bilbao Musikak antolatutako Orkestra Zuzendaritzari buruzko V. Topaketen irabazlea.

“Besteen hurbiltasuna” lelopean, Alfred Reeden ‘A Curtain Up!', Johannes Sterten ‘Wer ist Elise?’, Philip Saparken ‘Barn dance and Cowboy Hymn’, Yasuhide Itoren 'Taiwanese Posy', Percy A. Graingerren ‘Molly on the Shore’, Carlos Suriñachen ‘Ritmo Jondo’ eta Martin Ellerbyren ‘Malcom Arnold Variations' izango dira entzungai.

Gogoratu beharra dago zabalik dagoela Bilbao Musikak antolatutako Orkestrako Zuzendaritzari buruzko VI. Topaketetan izena emateko epea. Aurten, Douglas Bostock maisu britainiarra izango da irakasle gonbidatua eta Bilboko udal musika Bandako zuzendari titularra den José R. Pascual-Vilaplanak gidatuko du ikastaroa.

Topaketak urtarrilaren 11tik 14ra egingo dira aurreko edizioetako helburuari eutsiz, orkestrako zuzendaritzaren ikasketak gaur egungo formazioetan sustatzea, eta baliabide teknikoak eta artistikoak eskaintzea talde instrumentalen zuzendaritza garatzeko.

Soler Compañen kasuan bezala, irabazleak kontzertu bat zuzenduko du Azkuna Zentroan, Bilboko taldearen 2022-2023 denboraldian. Izen-emateak posta elektronikoz bidaliko dira Bilbao Musika erakundera 2021eko urriaren 30a baino lehen (amaiabilbao@bilbaomusika.eus), curriculum vitae eta kuotaren ordainagiriarekin batera. Informazio gehiago: https://labur.eus/ezKdX

Emanaldi honen ostean, dagoeneko urrian, Bandak Euskalduna Jauregiko kontzertu zikloari ekingo dio. Lehen hitzordua urriaren 10ean izango da, 12:00etan. "Gertuko erretratuak" izenburupean, Pascual Vilaplana zuzendari titularrak Pacho Flores tronpeta-jotzaile venezuelarraren izango du lagun eta Silvestre Revueltas, Arturo Márquez, Arturo Sandoval eta José Pablo Moncayoren lanak interpretatuko dira.