Datorren asteartean, ekainak 22, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Sergio del Molinok 'Contra la España vacía' izeneko bere liburu berriaren aurkezpena egingo du Bidebarrieta Kulturgunean.

'Contra la España vacía', 'La España vacía'-ren bigarren zatia, dozenaka idazlerekin solasean ibilaldi luze bat egitearen parekoa da, Hararitik Tolstóira, Solnitetik Plara.

Sergio del Molino (Madril, 1979) idazlea eta kazetaria da. Ojo Crítico eta Tigre Juan sariak besteak beste, irabazi ditu 'La hora violeta' lanagatik, 'Lo que a nadie le importa' (2014) eta 'No habrá más enemigo' (2012) eleberriak ere idatzi ditu. 'La España vacía' (2016) saiakerak Saiakera Onenaren Madrilgo liburu-saltzaileen saria irabazi zuen, Urteko Liburuaren Cálamo Saria eta Babeliaren arabera Espainian dauden 2016ko hamar libururik onenetako bat. Bere azken eleberria 'La mirada de los peces' (2017) da. Hainbat komunikabidetan kolaboratzen du, hala nola El País, Onda Cero, Mercurio edo Eñe.

Bidebarrieta Kulturgunea kulturari eskainitako gunea da, Bidebarrietako liburutegiaren barruan. Kultura, literatura eta zientzia garatzea eta sustatzea du helburu.

SEGURTASUN NEURRIAK

Hitzordu honetara joateko ezinbestekoa da Bidebarrieta Kulturgunearen webgunean eskuragarri dauden doako gonbidapenetako bat erreserbatzea.

Egungo egoeraren ondoriozko segurtasun neurriak direla eta, aretoko ateak 18:15ean irekiko dira, bertaratutakoak beren aulkietan egokitzeko. Ezin bada parte hartu, hitzordua streaming bidez jarraitu ahal izango da webgunean.

Une bakoitzean indarra duten babes eta higiene neurriak zorrotz beteko dira. Era berean, ekitaldia egiten den bitartean maskara erabili beharko da.