Ylenia Bagliettok eta Lander Otaolak 'Amor y humor' Euskaldunan aurkeztuko dute

Ikuskizun "garratza, ironikoa, dibertigarria eta oso zirraragarria" dela adierazi dute

08.01.2021 | 14:30
Ikuskizuna otsailan antzeztuko da Euskalduna Jauregian

Ylenia Baglietto eta Lander Otaola antzezleek 'Amor y humor' izenburuko ikuskizun berria aurkeztuko dute Bilboko Euskalduna jauregian otsailaren 5, 6, 7, 12, 13 eta 14an. Ikuskizun "garratza, ironikoa, dibertigarria eta oso zirraragarria" dela adierazi dute Euskaldunako iturriek.

Bi aktoreak pianista batekin agertuko dira oholtza gainean, eta ikuskizunak zuzeneko musika izango du. "Kritika soziala, gaurkotasuna, emanaldi bakoitza ezberdina. Umore asko. Maitasun asko", nabarmendu dute.
Protagonistek adierazi duten bezala, "ez galdetu zertaz doan funtzioa, guk geuk ere ez dakigulako. Bidaia honetan laguntzeko baino ez dizuegu eskatzen. Bihotza eszenatokian utziko dugula hitzematen dugu".

Muntaia autobiografikoa da, eta fikzioa eta errealitatea etengabe nahastuko dira musikarekin eta 'stand up comedy' uneekin. "Miresten dugun jendeari egindako omenaldia da", aurreratu dute Bagliettok eta Otaolak.
'Amor y humor' ikusizuneko sarrerak www.euskalduna.eus webgunean eta ohiko beste kanaletan eskuratu ahal izango dira. Prezioa 20 euro izango da, kudeaketa gastuak barne.