Guggenheim Bilbao Museoa zabalik egongo da datorren astelehenean, abenduaren 28an, Gabonetako opor egunetan nahi duten guztiek museora hurbiltzeko aukera izan dezaten. Museoa 11:00etatik 19:00etara egongo da irekita egun horretan.

Halaber, museoko arduradunek jakitera eman dutenez, ostegunean, abenduaren 24an, eta hilaren 31n, 17:00etan itxiko ditu ateak, eta ostiralean, abenduaren 25ean, eta urtarrilaren 1ean, itxita egongo da.

Egunotan museora doazen bisitariek aukera izango dute Vasily Kadinsky, Olafur Eliasson, Lee Krasner eta William Kentridge artisten erakusketak eta Guggenheim Bilbao Museoaren bildumako maisulanak ikusteko. 'José Manuel Ballester ñ2020/03/15í' proiektuaren aretoa bisitatzeko aukera ere egongo da.

Bilboko museoak bisitarien babesa eta segurtasuna bermatzeko beharrezkoak diren neurriak eskaintzen ditu, eta sarrera sarean erostea gomendatu du. Segurtasun neurriak direla eta, arropa zaindegia itxita dago aldi baterako, eta gomendagarria da euritako tolesgarriak eramatea euria bada, aretoetan aterki eta guzti sartu ahal izateko.