Aurtengo Mikeldi sariak

Ana Murugarren eta María Eugenia Salaverri omenduko dituzte Zinebi 62 jaialdian

17.11.2020 | 21:42

BILBO. Aurten Ohorezko Mikeldia irabazi duten Ana Murugarren eta María Eugenia Salaverrik omenaldi berezia jasoko dute Bilbon ospatzen ari den Zinebi - Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren jaialdiaren barruan.

Hala, bihar, hilak 18, 17:00etan, ikusi ahal izango da 'Esta no es la vida privada de Javier Krahe', Ana Murugarren eta Joaquín Trincado zuzendari direla; 19:00etan, berriz, 'De los ojos adentro' filma proiektatuko da, María Eugenia Salaverrik idatzia eta ekoitzia, Javier Rebolloren zuzendaritzapean.

Gainera, Azkuna Zentroko Auditorioan, Bertoko Begiradak – Miradas desde Euskadi sailako film laburren proiekzioak honako proiekzio hauekin bukatuko dira: Marcas (Aldara Pagán), Datsegit (Aitor Arruti), (Ez)Ezagun (Maitane Carballo), Haizearen Egia (Ekain Albite) eta Prime Time! (Nacho S. Cavada, Gerar Revilla eta Adrián Hevia). Film horiek FAS Zineklubaren saria jasotzeko hautagaiak dira (2.000 euro).

ZIFF – ZINEBI FIRST FILM

Golem Alhondiga zinema-aretoetan ere bi film aurkeztuko dira, film luzean estreinakoz parte hartu dutenek zuzenduta, eta Zinebiko Sail Ofizialean ZIFF Sari Nagusia irabazteko lehian.

Golem Alhóndiga zinema-aretoetan ere bi film aurkeztuko dira film luzeko zuzendari hasiberriek zuzendutakoak: fikziozko, Mama (Li Dongmei) ekoizpen franko-txinatarra. Bilbon aurkeztuko da, Veneziako Zinemaldian arrakasta handia izan ondoren. Honetaz, Cahiers du Cinéma aldizkariak zioen "Hou Hsiao-hsienen lehen kronikak" gogorarazten zituela, eta haren forma "araztuagatik" nabarmentzen dela. Bestetik, Petit Samedi (Paloma Sermon-Daï) dokumental belgikarra, Namurreko Sari Nagusia irabazi zuen joan den hilean. Duela hogei urtetik drogazalea den Damienen eta haren amaren, Ysmaren, arteko bizikidetza delikatua erakusten du.

Bi titulu horiek ZIFF Sari Nagusia (12.000 euro) eta ZIFF Gazte Epaimahaiaren Saria (2.000 euro) irabazteko lehiatuko dira. Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) eta Euskadiko zinema-eskoletako ikasle-talde batek emango du saria.

Bi film horiek eta sail honetako gainerako lehiakideak online ikus daitezke Filmin plataformaren bidez, Zinebiren online bertsioari eskainitako gunean.

DEAR WERNER (WALKING ON CINEMA)

Bilboko Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdian, azaroaren 18an, Dear Werner (Walking on Cinema) film luzearen aurrestreinaldia izango da. Pablo Maquedak zuzendu du, eta Haizea G. Viana bizkaitarrak ekoitzi du.

Filmak zuzendariak berak urtarrilean Munichen eta Parisen egin zuen 750 kilometrotik gorako oinezko bidaia biltzen du. Munikeko zinemagile miretsiaren urratsei jarraitzen die filmak. 1974an ibilbide bera egin zuen, baina Lotte Eisner aholkulariaren heriotza saihesteko fede-ekintza gisa.

Dear Werner (Walking on Cinema) azaroaren 20an estreinatuko da aretoetan.

Zinebiri buruzko informazio guztia esteka honetan aurki daiteke, eta eskuragarri dauden prentsa-materialak hemen daude eskuragarri.

ORDU-MURRIZKETA

Eusko Jaurlaritzak onartutako ikuskizunetarako eta kultura-ekitaldietarako ordutegi-murrizketa dela eta Zinebik kendu egin behar izan ditu parte hartu duten filmen errepikapen-saioak, bai Sail Ofizialean – Nazioarteko Film Laburren Lehiaketan, bai Sail Ofizialean – ZIFF Zinebi First Film, bai Beautiful Docs lehiakorra ez den sail paraleloan. Gainera, saioen ohiko ordutegiak aurreratu dira, indarra duen araudia betetzeko, eta denak 21:00ak baino lehen bukatuko dira.