Urriaren 25era arte iraungo du

BAD-Bilbao jaialdian parte hartuko duten konpainiak Abandoko udaltegian bildu dira

20.10.2020 | 13:01
Lan bilera Gonzalo Olabarria Kultura eta Gobernantza Saileko zinegotziak zuzendu du.

BILBO. Joan den ostegunean, hilak 15, hasi zen eta urriaren 25ean amaituko den BAD-Bilbao Antzerki Dantza jaialdian parte hartzen ari diren artista eta konpainiak bildu egin dira astelehen honetan Abandoko udaltegian.

Lan bilera Gonzalo Olabarria Kultura eta Gobernantza Saileko zinegotziak zuzendu du, eta bertan izan dira parte hartzen Iñaki Lopez de Aguileta, Kultura Saileko zuzendaria, Alicia Otxandategi, BAD jaialdiaren zuzendaria, eta Benetan Be eta Input Dantza konpainiak eta Koldo Arostegi artista, BAD jaialdian (Bilbao Antzerki Dantza 2020) parte hartzen duten tokiko artista eta konpainia guztiak ordezkatuz.

Dantza garaikidean eta antzerkian jarrita arreta, parte hartzaileak kulturaren egungo egoeraz jardun dira, eta Udalak hartutako konpromisoaz, sektore horri eskua eskaini eta beraren aldeko apustua egin nahi baitu, pandemiaren eta egoera sanitarioaren ondorioz kalte handia ari baita jasaten.

BAD–Bilbao Antzerki Dantza jaialdiak lehenengo ediziotik atxiki du konpromiso sendo bat tokiko artisten eta konpainien komunitatearekin, eta, oraingo honetan, 22. edizioan, haien parte hartzea handiagoa izango da. Izan ere, kartela osatzen duten 19 konpainietatik, 13 Euskal Herrikoak dira.

BAD jaialdia joan den urriaren 15ean abiatu zen, egunean, eta urriaren 25era arte iraungo du (domeka), eta hainbat aretotan ospatuko da, hala nola Sala Bilborock, Campos Antzokia eta hango Kupula aretoa, Berreginen Museoa eta La Fundición aretoa, antzerki eta dantza garaikideko programazio abangoardista, interesgarri eta berritzaile bat eskainiz.

noticias de deia