BILBO. Koronabirusaren pandemia dela eta hain berezia izaten ari den urte honetan, kulturaren sektorearentzat oso momentu gogorrak ekarri dituena, gauza onak gertatzen ari dira baita ere. Esate baterako, 'Zinemakumeak Gara!' ekimenak bere 25. urteurrena ospatuko du hurrengo hilabetean. Hala, urriaren 5etik 14ra, Bilboko hiru lekurik esanguratsuenetarikoak (Azkuna Zentroko auditoriuma, Bilborock eta Campos Elíseos antzokiko Cúpula Aretoa) erakunde honen ospakizunak jasoko dituzte.

Atzo goizean, BBK Aretoan, emakumeek zuzendutako 'Zinemakumeak Gara!' erakustaldiaren aurkezpena egin zen. Bertan, Ana Gutierrez, Zinemakumeak Gara! ekimenaren zuzendaria, Nekane Alonso, Bilboko Udaleko Berdintasuneko zinegotzia eta Patricia Campelo, Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasuneko zuzendaria, izan ziren.

Prentsaurrekoan azaldu zutenez, 25. urteurrena dela eta, Zinemakumeak gara! programak kulturaren eta feminismoaren lubakietan egindako ibilbide luzeari buruzko hausnarketa-esparru gisa balio dezan nahi dute, pandemiaren ondorioek eta etorkizunak planteatzen dituen galderek osatutako abagunean.

Antolatzaileek erakundeen eta beste entitate batzuen lankidetza eskertu dute. Eusko Jaurlaritzaren, Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesari esker, eta BBKren -hasiera-hasieratik erakustaldiaren erakunde laguntzaile fidelena izan baita- eta ZINEBIren ekarpen ezin baliotsuagoa ahaztu gabe, film labur, film luze, hitzaldi eta mahai-inguru sorta zabala egin ahal izango da, emakumeek egindako zinemaren ezagutza eta zabalkundea sustatzeko.

PROGRAMAZIOA

Inaugurazio saioan, urriaren 5ean (astelehena), Bilborockeko instalazioetan egingo dena, 'Zinemakumeak Gara!' ekimenaren lehen edizioan (1996) erakutsi zen lehen lana izango da. Beatriz de la Vegaren "Los Goikoetxea" lana da, euskal zinemaren historiako sormen aldi garrantzitsueneko nahi gabeko kronika. Lan horren kredituetan Nati Ortíz de Zárate, Arri, Biaffra, Amaia Díez, Juanma Pagazaurtundua, Alex de la Iglesia, Santiago Segura eta Gorka Rotaetxe gazte-gazteak ageri dira. Lehenengo emanaldi horren ondoren etorriko dira "film laburrak femeninoan" sorta bat; atal horren barruan, Norma Vila (zuzendaria), Amara Mosteiro (ECCBI) eta Esther Cabero (Kimuak) mahai-inguruan bilduko dira.

Urriaren 6an, asteartean, Bilborock aretoan Kelly Reichardten "River of Grass" eskainiko dute Jaione Cambordaren "Arima" filmarekin neurtzeko, saio bikoitz bikain batean, eta euskal zuzendaria bertan izango da.

Urriaren 7an, asteazkenean, Bilborocken ere, programazioko film nagusietako bat estreinatuko dute Bilbon: "Wanda" filma, Barbara Lodenena, zinema independente amerikarraren historian giltzarria; Isabelle Huppert, Dardenne anaien eta eta John Waters izen handiko pertsonaientzako erreferentziazko lana.

Urriaren 12an, astelehenean, Bilborock aretoan, jarduerei ekingo zaie, Julie Dashen "Daughters of the Dust" filmaren emanaldiarekin. Azken urteotan, Beyoncé bezalako pertsona ospetsuek parte hartu dute film fetitxe horretan. Emanaldiaren ostean, Marcelle Mardonek eta Azalak elkarteko kideek (arrazakeriaren aurkako borrokan afroondorengoak dituzten familien elkartea) "Kultura, identitatea eta immigrazioa" osatzen duten ardatz hirukoitzaren inguruko solasaldian parte hartuko dute.

Urriaren 13an, ast, Campos Eliseos antzokiko Cúpula Aretoan, Ana Carrasco Conde filosofoak, Edurne Portela idazleak eta Laura Casielles kazetari eta poetak mahai-inguru batean hartuko dute parte: "Kulturatik eraiki al daitezke beste etorkizun batzuk?". Ondoren, Paula Consen "La isla de las mentiras" filmaren estreinaldiaz gozatuko dugu, eta ondoren solasaldi batean parte hartuko du.

Urriaren 14an, eguaztena, eta Azkuna Zentroko auditorioan, aurtengo edizioari luxuzko amaiera emango zaio erakustaldiaren 25 urteko historiari buruzko dokumental batekin. Ondoren, Zinemakumeak gara! ekimenaren sortzaileetako batzuek hitzaldi-topaketa batean parte hartuko dute. Carmen Urruela, Maria Luz Isasi, eta Ana Gutierrez zuzendaria izango dira, hain zuzen ere, Ana Hormaetxea gidoilaria moderatzaile dela. "My Mexican Bretzel" denboraldiko filmik harrigarrienetako bat izango da erakustaldia burutzeko, eta, horren inguruan, solasaldia izango da, Nuria Giménez Lorang zuzendariarekin.

Aldi berean, 'Zinemakumeak Gara!' ekimenak Basauri, Portugalete eta Zallara hurbilduko du programazioaren zati bat, 2021ean zehar Bizkaiko beste herri batzuetara zabaltzeko asmoa duen ekimen baten barruan, eta ikus-entzunezko tailer bat eskainiko du berriz ere (bideo esperimentalari eta zinematografiari buruzkoa), Beatriz Sánchez artista eta performerrak ECCBIko (Bilboko Zinematografia Sortzeko Eskola) geletan, larunbatean.