Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 2.645.000 euro bideratuko ditu kultura sektoreari laguntzeko, covid-19ak ekarri dituen ondorioei aurre egin ahal izateko. Laguntza-sortak bi ardatz ditu: lehenengoan, mikroETEentzako dirulaguntza deialdi berri bat jarriko da martxan datozen egunetan, enpresen gastu finkoak edo egiturakoak arintzen laguntzeko asmoz. Horretarako, aurrekontua 2 milioi eurokoa izango da. Bigarrenean, ordea, bost laguntza lerro jarriko dira martxan, liburugintzan, ilustrazioan, zinema-ekoizpenean, arte plastikoen sorkuntzan eta musika-ondarearen katalogazio zein digitaliazioan lagungarri izateko helburuarekin. Modalitate hauetara 645.000 euro bideratuko dira.

“Aurkeztuko ditugun neurrien helburua da, lehenik, ondorio horiek arintzea, kultura-arloko enpresei haien gastu arruntari aurre egiten lagunduz. Halaber, aurrerapauso bat gehiago eman nahi dugu sormen-jarduera bultzatuz eta kultura-arloko enpresen jarduera babestuz”, azaldu zuen Zupiriak Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak.

Arestian aipatu bezala, laguntza sortaren aurreneko ardatzak enpresa txikiekin harreman zuzena dauka, covid-19ak piztutako alarma-egoeraren ondorioz jarduera murriztu edo bertan behera utzi behar izan dutenen kasuetan (sozietatedun pertsona autonomiak, sozietateak eta elkarteak izan daitezke). Onuradun bakoitzak 10.000 euro jasoko ditu gehienez ere.

Laguntza honetan ez dira langile-kostuak (gizarte-segurantza eta soldatak) kontuan hartuko. Izan ere, kostu horiek, hein handi batean, dagoeneko irekita dauden beste laguntza-lerro batzuen bidez finantzatzen dira. Hartara, sozietateen edo elkarteen pertsona autonomoen gastu finkoek edo egiturakoek eskura dezakete dirulaguntza, hainbat gastu kontuan hartuz. Horien artean, lan-jarduerarako garraio-ibilgailuen eta material teknikoaren errentamenduaren kostua, Alarma-aldian kontratatutako profesional independenteen zerbitzuak (aholkulariak, kontsultoreak…), salbu eta auditoretzetatik sortutako kuota, udal zergak edota zirkulazioko kapitala finantzatzetik sortutako kostuak daude.

Era berean, Europar Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE legean ezarritakoa bete behar dute mikroETEek. Bertan azaltzen denaren arabera, zehazki, 10 langile baino gutxiago izan behar dituzte, eta urteko fakturazioan 2 milioi euro baino gutxiago eskuratu. Halaber, frogatu behar dute osasun-larrialdiaren ondorioz geratu dela beren jarduera bertan behera edo, 2019aren aldean, %75 baino gehiago murriztu zaiela fakturazioa. Azken betekizunari dagokionez, fakturazioarne %70 edo gehiago kulturari lotutako jarduera batetik edo batzuetatik eskuratu dela erakutsi behar da.

Laguntza-lerro berriak Laguntza sortaren bigarren arda-tzean, euskal sortzaileen jarduera bultzatzeko eta kultura-arloko erakunde eta enpresen jarduera babesteko bost lerro daude. “Helburua da kultura-arloko inbertsio publikoa areagotzeko ahalegin bat egitea, sor-tzaileei baliabide gehiago eskainiz beren sorkuntza-lanarekin jarrai dezaten. Sorkuntza-arloaren biziraupena eta dakarren gizarte-balioa bermatu nahi ditugu”, adierazi zuen Joxean Muñoz Kulturako sailburuordeak.

Lehen laguntza-lerroaren erronka nagusia euskarazko liburu gehiago eta EAEn argitaratutako liburu gehiago erostea da, hurbileko liburu-dendei erosiz. Fakturazioan azken hilabeteetan izan duten galera nabarmena dela eta, 100.000 euroko ezohiko partida izango dute hauek.

Bigarrenean, hots, ilustrazioaren kasuan, konfinamenduaren inguruko ilustrazioak sustatzeko intentzioa dago. Azkenengoan bezala, 100.000 euro bideratuko dira proiektu honetara. Zinema-ekoizpenari dagokionez, konfinamendua ere izango da protagonista, eta horren inguruan fikziozko zortzi film labur egitea sustatuko da, ostera banaka edo film luze bakar batean multzokatuta banatu eta merkaturatzeko. Filmak ekoizteko, Jaurlaritzak 240.000 euro inbertituko ditu.

Arte plastikoen esparruan, Euskadiko artistei laguntzeko erosketa bat egingo da, modu horretan autonomia erkidegoko artista-sarearentzako baliabideak jarri ahal izateko. Orotara, 150.000 euro jasoko ditu modalitate honek.

Azkenik, berrikuntza eta digitalizazioan, 50.000 euroko inbertsioa egingo da Euskadin argitaratutako diskoen karatulak katalogatu, digitalizatu eta aztertzeko. Beste era batean esanda, Joxean Muñozek adierazi zuenez, “modernotasunean sartzearen lekuko argi bat den dokumentu-funts bat horni-tzeko helburua dago”.

2.645.000

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 2.645.000 euro bideratuko ditu kultura sektoreari laguntzeko, eta, era berean, covid-19ak ekarri dituen ondorioei aurre egin ahal izateko. Laguntza-sortak bi ardatz ditu: lehenengoan, mikroETEentzako dirulaguntza deialdi berri bat jarriko da martzan datozen egunetan, enpresen gastu finkoak edo egiturakoak arin-tzen laguntzeko asmoz. Horretarako, aurrekontua 2 milioi eurokoa izango da.

Beste bost

Bigarrenean, ordea, bost laguntza lerro jarriko dira martxan, liburugintzan, ilustrazioan, zinema-ekoizpenean, arte plastikoen sorkuntzan eta musika-ondarearen katalogazio zein digitalizazioan lagungarri izateko helburuarekin. Modalitate hauetara 645.000 euro bideratuko dira.