BILBAO. Konfinamenduaren deseskalatzearekin batera, normaltasunerako bidea hasi du gizarteak. Pixkanaka-pixkanaka egunero egin ohi zituen gauzak berriro egiten hasi da jendeak. Bilborocken kasua da, zeinak atzo ireki zituen berriro bere ateak. Hori bai, gehieneko edukiera 50 ikuslekoa izango da, eta den-denak eserita egon beharko dute. Entsegu-gelak ez dira momentuz irekiko.

Une oro, segurtasun eta higiene-arauak errespetatuko dira Bilborockeko ekipamendu osoan. Hartara, ekipamenduaren barruan, bertaratutakoek, artistek zein Bilborockeko langileek maskara nahitaez erabili beharko dute. Agertokian dauden pertsonek maskararik erabiltzen ez badute, haien artean 2 metroko tartea utzi beharko dute, eta ondorioz, agertokiaren gehieneko edukiera 5 pertsonakoa izango da.

Neurri horrekin bateran, debekuak, gomendioak eta sarreren nahiz irteeren fluxuak zehazten dituzten informazio-kartelak jarri dituzte. Halaber, gel hidroalkoholikoaren banagailuak instalatu dira sarrerako atarian, kamerinoetan eta soinu nahiz eta argiztapeneko talde teknikoen eremuan. Bertaratutakoek komunak erabili ahal izango dituzte, baina gehienez pertsona bat egon ahal izango da. Laguntza behar duten pertsonen kasuan, laguntzailearekin sartzen utziko diete.

Garbiketa-lanak indartu dira gela guzti-guztietan, gainazalei arreta berezia emanez, batez ere maizen ukitzen diren leiho edo ateen heldulekuei, aulkiei eta antzekoei. Gainera, airearen berezko zein behartutako berritze-prozesua areagotu da.

Barra zerbitzua itxita dago. Sarreren salmenta edo gonbidapenen banaketa egitekotan, online egingo da.