BILBO. Galder Reguera idazle bizkaitarrak bere azkenengo liburua, "Libro de familia" izenekoa, aurkeztuko du Bidebarrieta Kulturgunean. Ekitaldia hurrengo ostegunean izango da, otsailaren 27an, arratsaldeko 19:00etan, eta Kike Martin kazetaria izango da aurkezlea. Sarrera librea izango da leku guztiak bete arte.

1974ko Gabon zahar gauean, Galder Regueraren amak jakin zuen hartaz haurdun zegoela. Egun horretan bertan, aita auto-istripu batean hil zen. Orrialde hauetan, ustekabeko biraketaz eta ikerketa baten kronikaz betetako familia-kontakizun zirraragarri bat elkartzen da: «Bera da niretzat iraganik izan ez nuena, eta ni neu naiz berari ukatu zitzaion etorkizuna. Nigaz egun batez pentsatu zuen. Bere bizitzako azken eguna. Nik beti izan dut bere itzala gogoan.» Familia, familia arrunt eta atipikoei buruzkoa da istorio hau: zer da familia?, nork osatzen du?, nola sostengatzen da?, nola konfiguratu eta zehazten gaitu bizitzaren alderdi guztietan?

Dokumentazio, argazki eta senide eta ezagunei egindako elkarrizketen bidez, Galder Reguerak aitaren nortasuna, bizitza eta heriotza berreraikitzen ditu, eta, aldi berean, amaren sendotasuna aurkitzen du, urte zailetan familia aurrera atera zuena. Atzean geratu zen guztiaren aurrean harrituta, egitate batzuk, eta horiek gabe oraina ez litzateke gaur egun dena izango, autoreak bilaketa bat burutzen du, eta hau ere osatzen du:

IDAZLEARI BURUZ

Galder Reguera Bilbon jaio zen, 1975ean. Filosofiako lizentziaduna eta kultur kudeatzailea, Athletic Club Fundazioaren jardueren arduraduna da. Besteak beste, honako obra hauek idatzi ditu: La cara oculta de la luna (2008) arte garaikideari buruzko saiakera eta Hijos del fútbol (2017) saiakera autobiografikoa, Quedará la ilusión. Una correspondencia durante el Mundial de Rusia (2019), Carlos Marañonekin batera idatzita, eta La vida en fuera juego (2019) gazteentzako eleberria.