BILBO. Alejandro Landes zuzendari brasildarrak zuzendutako 'Tximuak' izeneko film kolonbiarra aurrestreinatuko da hurrengo ostegunean. Filma Epaimahaiaren Sari Berezia jaso berri du Sundance Jaialdian, eta maiatzaren 8tik 16ra ospatuko den Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren (FANT) barruan dago.

Mendi handi baten tontorrean, lehen begiratuan udako kanpamentu bat dirudien lekuan, 'Tximuak' ezizenez ezagutzen diren zortzi haur gerrillari sarjentu paramilitar baten begiradapean bizi dira. Euren misio bakarra argi dago: doktorea, bahitu gisa hartu duten emakume amerikarra, zaintzea. Misioa arriskutsua bihurtzen hasten denean, haien arteko konfiantza kolokan jartzen hasiko da

'Tximuak' hainbat sari jaso ditu, Epaimahaiaren Sari Berezia - Drama (World Cinema) Sundance Jaialdian edo Jatorrizko Musika Onenaren BAFICI 2009ko Saria, besteak beste. Gainera, Nazioarteko Film Independente Onenaren edo Iberoamerikako Film Onenaren izendapenak ere jaso ditu.

Saioa 20:00etan hasiko da Golem-Alhondiga zine aretoetan. Sarrera doakoa da, baina beharrezkoa izango da gonbidapena jasotzea txarteldegian proiekzioaren egun berean, 16:00etatik aurrera -gehienez ere bi gonbidapen pertsona bakoitzeko, leku guztiak bete arte

Bestalde, Bilboko Udalak dagoeneko zabaldu du epea filmak, film laburrak eta luzeak, FANTen 26. edizioaren lehiaketara aurkezteko. Ikusteko kopiak jasotzeko azken eguna datorren martxoaren 1a da.

Materialak lehiaketara aurkezteko prozedura eta beharrezkoa den gainerako informazio guztia, zinemaldiaren webgunean dauden oinarri osoetan kontsulta daitezke: www.fantbilbao.eus

FILMAREN FITXA: 'TXIMUAK'

Zuzendaria: Alejandro Landes

Gidoia: Alexis Dos Santos, Alejandro Landes (Historia: Alejandro Landes)

Kolonbia-Argentina-Uruguai-Herbehereak -Alemania-Suediako koproduzioa;

Ekoizleak: Franja Nomo / El Campo Cine / Film I Väst / Le Pacte /Lemming Film / Mutante Cine / Pandora Film / Snowglobe Film

Aktoreak: Julianne Nicholson, Moises Arias, Jorge Román, Sofia Buenaventura, Laura Castrillón, Sneider Castro

Generoa: Drama

Herrialdea: Kolonbia

Urtea: 2019

Iraupena: 102 min.