BILBO. Bihar, otsailaren 15ean, larunbata, hasiera emango zaio Bilboko Udalak antolatutako Miguel de Unamuno Saiakera Sariketari deialdi berri baten irekierarekin. Aurtengoa XXI. edizioa izango da, 1999tik urtero egin eta gero.

Deialdi berri honen jatorrizko lanak jasotzeko epea apirilaren 30ean, osteguna, itxiko da, eta aurten berriz ere bi modalitate izango ditu: gaztelaniazkoa eta euskarazkoa. Biek 6.000 euroko saria izango dute, baita saritutako lanen argitalpena ere.

Lanak euskeraz eta gazteleraz aurkezten dituzten edozein nazionalitatetako saiakeragileek har dezakete parte. Saiakeren gaia librea da, baina ikusmolde sormenekoa eta ez akademikoa izan behar du. Lanek, aurretik saririk lortu bakoak eta argitaratu gabekoak izan behar dira, eta gutxienez 100 orriak izan behar dute (DIN A-4 formatu normalizatuan, Times New Roman edo baliokideko letra-motan eta 12 neurrian), lerrotik lerrora tarte bat eta erdi (1,5) utzita.

Miguel de Unamuno XXI. Saiakera Sariketaren deialdian parte hartzen duten saiakeragileek euren lanak formatu digitalean bidali beharko dituzte Udalaren webgunearen bidez: www.bilbao.eus. Ariketaren bai oinarri osoak bai izena emateko formularioa ere kontsulta daitezke.

XX. EDIZIOA

2019an ospatutako XX. edizioan 119 lan aurkeztu ziren. Gaztelaniazko saiakuntzaren kategoriako saria Raúl Rodríguez Ferrándizek jaso zuen, alacantarra, Espainiar Filologian doktorea eta Masen Komunikazioaren Semiotikako irakasle titularra Alacanteko Unibertsitatean dena, "Magias de la ficción (spoiler Warning!)" izeneko lanagatik. Bere saiakeran, sakontasun teoriko eta filosofikoarekin fikzioaren eta gezurraren arteko harremana arakatzen du, hori guztia, kalitate literario nabarmenarekin, adibide anitz eta ondo kontatutakoekin.

Euskarazko kategorian, Xipri Arbelbide Mendiburu Iparraldeko apaiz, aditu, idazle eta kazetariarentzat izan zen sari nagusia, "Oilarra Kukuruka" lanagatik. Testuan, argudioak eta arrazoiak emateaz gain, autoreak Baionako Elizbarrutiaren historiaren errepasoa egiten du egileak 60ko hamarkadatik gaurko egunera arte.