BILBO. Gaur, abenduak 27, arratsaldeko 20:30ean, Bilboko Euskalduna Jauregiak 'La Llamada'-k Bilbon eskainiko duen azkenengo emanaldia hartuko du. Atzoko funtzioa arrakasta handia izan zuen, eta gaurko ekitaldirako sarrerak salgai daude jada, 32 eurotik aurrera.

Horrela, 'La Llamada' Euskaldunara itzuli da Gabonetan, eta agertoki gainean Nerea Rodríguez (María), Angy (Susana), Roko (Milagros), Mar Abascal (Sor Bernarda) eta Jainkoa izango den Raoul Vázquez arituko dira.

SUMA LATINAkekoiztutako 'La Llamada' , fedeari, adiskidetasunari, lehenengo maitasunari, nortasunaren bilaketari, elektro-latinoari eta Whitney Houstoni buruzko komedia da, eta zuzeneko abestiak eta Jainkoaren banda ditu. Sari asko lortu ditu: Antzerkiko muntaketarik onena, El Paíseko irakurleen iritziz; 13 BroadwayWorld Sari; Libertad Teatro 2015 Saria; TimeOut 2017 Antzezlan Onenaren Saria… besteak beste. 'La Llamada' zinera eraman zen 2017an, arrakasta handiarekin.

SINOPSIA

2013ko uda. Segovia. «La Brújula» kristau kanpalekua. Bernarda de los Arcos, heldu berri den monjak, kanpalekua salbatu gura du, bere «Viviremosfirmes en la fe» abestiarekin. Milagros ahizpak, zalantzaz beteta bizi den gazteak,

PresuntosImplicados taldea zenbat atsegin zuen gogoratzen du. Eta Mariak eta Susanak, zigortuta dauden bi nerabek, euren Suma Latina taldearekin arrakasta lortzearekin egiten dute amets. Baina gau batean Mariari Jainkoa agertzen zaionean, dena aldatzen hasten da. Izan ere, Jainkoak asko atsegin du Whitney Houston.

Sarrerak eskuratu daitezke jadanik www.euskalduna.eus helbidean eta ohiko beste kanal batzuetan, 32 eurotik aurrera (kudeaketa gastuak barne).