BILBAO. Felipe Lozak 'Sabias ellas' ekitaldia estreinatuko du Arriagan datorren asteartean, hilak 29, arratsaldeko 19:30ean. Hurrengo egunean, asteazkenean, beste funtzio bat eskainiko du. Lozak idatzitako ekitaldia Pabellón 6ko Antzerki Laborategiak ekoiztutakoa da, eta bertan goi mailako bost aktore hartuko dute parte, guztiak emakumeak.

Felipe Loza bera da euskal bost emakume antzezle bikainek antzeztuko duten lanaren zuzendaria: Itziar Lazkano, Vene Herrero, Idoia Merodio, Juana Lor eta Aiora Sedano. -Ikus-entzuleek lehen aldiz ikusi ahal izango dute hogeita zortzi sketchez osatutako komedia dibertigarria, datorren asteartean, urriaren 29an, eta asteazkenean, 30ean. Emanaldi biak 19:30ean hasiko dira.

Itziar Lazkano, Vene Herrero, Idoia Merodio, Juana Lor eta Aiora Sedano dira panderetak dituen komedia antzeztuko dutenak. Oso jakintsuak eta oso bilbotarrak diren emakumez osatutako taldearen eskutik datozen hogeita zortzi sketchoso dibertigarrik osatzen dutekomediahau.

SINOPSIA

Sabias ellaslanaz ari gara, hogeita zortzi esketx laburrez osatutako komedia bat, hain laburrak ezen bizi zatitxoak edo askaerarik gabeko kontakizun txikiak diruditen. Izan ere, istorio honetako emakumeok ez dugu bukaera iristerik nahi, eta hura iritsi artean geure buruez eta geure artean egingo dugu barre, lotsarik gabe, ez garelako heroiak baina bai oso pailazoak. Jakintsuak eta pailazoak gara.Eta inolako lotsarik gabe esaten dugu gainera.

Amonarik ez dugunez ba, garai hartan pizgarriak izaten zitzaizkigun kontu politekin geure belarriak gozatzea komeni izaten zaigu.Ene, baina zelako azkarra den gure neska!,esaten zuen amonak.

Eta hortxe jarraitzen dugu, ez dakienari irakasten. Jakintsuak garelako, eta emakumeak, eta Bilbokoak. Ez da gutxi!