BILBO.

Pop-Rock (urriaren 17an, eguena)

  • GO CACTUS (Balear Irlak)
  • BELUGA (Madril)
  • WICKED WIZZARD (Bizkaia)

Metal (urriaren 18an, barikua)

  • BLIND THE EYE (Portugal)
  • LAST DISSONANCE (Bartzelona)
  • DERIVA (Madril)

Urban (urriaren 19an, zapatua)

  • COLECTIVO SHUMARELI (Guadalajara)
  • KENNA I (Bizkaia)
  • JAZZWOMAN (Valentzia)

Sailkapen fasea irailaren 12an hasi zen eta urriaren 4an bukatu zen, eta 1300 pertsona inguruk ikusi dute lehiaketako kontzerturen bat. Ikusleek emanaldien kalitatea eta lehiaketan izandako askotariko estiloak azpimarratu dituzte.

Lehiaketaren lehenengo aukeratze-fasean parte hartu duten taldeak Euskadikoak, Nafarroakoak, Madrilgoak, Valentziakoak edo Kataluniakoak izan dira, besteak beste. Gainera, Frantzia eta Portugalgo taldeak ere etorri dira.

Taldeen azken aukeraketa egiteko, kontuan hartu da epaimahai profesional baten balorazioa eta ikusleen irizpena. Lehenengoan musikaren arloko 11 espezialista izan dira, bost Pop-Rock modalitatean eta hiruna Metal eta Urban kategorietan. Ikusleek, aldiz, botoa eman ahal izan dute sailkapeneko kontzertuen ondoren.

Talde finalistak sari hauek eskuratzeko lehiatuko dira:

Pop-Rocka

  • 1º4.000 euro
  • 2º2.000 euro
  • 3º1.300 euro

Metala

  • 1º4.000 euro
  • 2º2.000 euro
  • 3º1.300 euro

Urban

  • 4.000 euro
  • 2.000 euro
  • 1.300 euro

Era beran, 1.000 euroko balioa duen epaimahaiaren sari berezia ere emango zaio finalista atera ez den Bizkaiko talde edo bakarlari bati, bertoko taldeen lana sustatu eta balioa eman nahian.

Eskudirutan banatuko diren sari horiez gain, babesleen zenbait sari emango dituzte:

  • “Bilbao Hiria” saria Bilboko edo Bizkaiko talderik onenarentzat: emanaldi bat Bilborock aretoan 2020n.
  • “Bilborock” saria Bizkaiko talde aipagarrienarentzat: 100 ordu entsegu-lokaletan.
  • “Aste Nagusia” saria Bilboko edo Bizkaiko talderik onenarentzat*. (pop-rocka edo metala). Emanaldi bat 2020ko Aste Nagusian, Bertako Rock taldeentzako agertokian.
  • “Azkena Rock Festival” saria. Kontzertua 2020ko Azkena Rock jaialdian Euskal Herriko talde aipagarrienarentzat.
  • “Resurrection Fest” saria. Kontzertua 2020ko Resurrection Fest jaialdian metaleko talde aipagarrienarentzat.
  • “Txirula” sariak: gitarra bana pop-rockeko gitarra jotzaile onenarentzat eta metaleko gitarra-jotzaile onenarentzat; baxuko pedal bana pop-rockeko baxu-jotzaile onenarentzat eta metaleko baxu-jotzaile onenarentzat; eta bateriako mikro bana pop-rockeko bateria-jotzaile onenarentzat eta metaleko bateria-jotzaile onenarentzat.
  • “Shure” sariak: Shure mikro eta aurikular bana pop-rockeko abeslaririk onenarentzat, metaleko abeslaririk onenarentzat eta urbaneko abeslaririk onenarentzat.
  • “Stereozona” saria. Stereozonak hautatutako bandari bideoklip bat grabatzea.
  • “Letamina” saria: neurrira egindako prestakuntza tailerrak, babesleak aukeratutako bertako taldeentzat.
  • “Sarbide” saria. Kategoria bakoitzeko irabazleei 250 CD editatuko zaizkie.
  • “Shake” saria. Kontzertu bat Shake aretoan, babesleak aukeratutako pop-rockeko talde batentzat.
  • “Kultura Live” saria: Kontzertua Kultura Live-ren areto batean, taldearen probintziatik kanpo, eta 400 euro dieta gisa.
  • “Zarata Mondosonoro” saria: Elkarrizketa Zarata Mondosonoron, eta sare sozialetan argitaratzea.
  • “FNAC” saria: Kontzertu erdi-akustikoa Fnac Bilbaon eta 200 euroko opari-txartela babesleak aukeratutako urbaneko talde aipagarri batentzat.
  • “Candela Irratia” saria kategoria bakoitzeko talde irabazlearentzat: elkarrizketak eta taldearen kantak irratiko programetan sartzea.

Bilboko Udalak Bilbao Gazte webgunea jarri du zaleen eskura, webgune horretan kontsultatu ahal izan ditzaten lehiaketari buruzko informazio guztia, taldeei buruzko informazioa, emanaldien bideoak, etab. Hautatutako talde bakoitzak aurkezten dituen abestiak ere izango dira bertan entzungai, eta streaming bidez ikusi ahal izango dira finalak.

Bilboko Udalak 18 eta 35 urte bitarteko gazteek osatutako musika-taldeentzat antolatzen du lehiaketa duela 31 urtetik, haien talentua bultzatzeko eta zabaltzeko eta Estatu zein nazioarteko beste talde batzuekin batera jotzeko aukera emateko.