donostia - 2020ko apirilean, aureneko aldiz Chillida Leku museoak ateak irekiko dizkio beste artista baten obrei. Modu honetan, David Smith (1906-1965) eskultore estatubatuarraren piezak Eduardo Chillidaren lanekin elkarreraginean egongo dira.

Smithek zerikusi handia izan zuen bere garaian Europako artearekin, eta bere ondarea oso gutxitan erakutsi da Espainian. Berez, momentura arte Madrileko Reina Sofia Museoan egon da soilik.

“Chillida eta Smith izaera irmoko pertsonaiak, eta aldi berean, oso ezberdinak badira ere, euren unibertsoak elkarrengandik hurbil daude, biek lan egin zutelako burdinaren esparruan, egiten zutenarengatik pasio argiarekin eta naturarekiko errespetu askon batekin”, azaldu zuen Mireia Masagué Chillida Lekuko zuzendariak. Horrez gain, zendutako bi artisten familiak kontaktuan jarri direla ezagutarazi zuen, proiektuan parte hartzeagatik zirraratuta daudela ziurtatuz.

Massaguek berak Chillida Lekuko 2019-2020 denboraldirako plan estrategikoaren ardatzak iragarri zituen Luis Chillida Fundacion Eduardo Chillida-Pilar Belzunce-ko zuzendariarekin batera.

Sei hilabete igaro dira Chillida Lekuk bere ateak berriz zabaldu zituenetik. Harrezkeroztik, 55.000 pertsona inguru hurreratu dira museora Massagueren arabera. Museoko ordezkariek “mugak ezabatzea” erabaki dute, eta horretarako bidean, urtean behin Chillidaren ondarea beste artista batzuen ondarearekin uztartuko dira. “Oso pozik gaude Chillida Leku berri honetan jendeak izan duen eran-tzunarekin”, aitortu zuen Luis Chillidak.

Smithenera itzuliz, gogoratu beharra dago estatubatuarrak eragin nabarmena izan zuela lan egin zuen bereil-fabrikako muntaia katean. Bien bitartean, Eduardo Chillida eskultore euskaldunak industriaren mundu “handira” iritsi aurretik, nekazaritza-lanabesak egiten ziren Hernaniko tailer batean ikasi zuen bere piezak nola landu.

Erakusketa berria iritsi arte, datozen hilabeteotan atzera-begirako Eros erakusketa mantenduko da, zeinean Chillidaren 90 pieza baino gehiago biltzen diren. Dena den, programa ez da honetara mugatuko Zabalaga basetxean Buscando la luz monografikoa eskainiko delako azaroan Peine del Viento proiektuaren erakusketa amaitu ostean. Egitaraua osatzeko, Louise Isadore Kahn eta Eduardo Chillidaren The shadow belongs to light egongo da ikusgai. Inprimaki serie honen bidez, argirik gabe itzalik ez dagoela erakutsi nahi izan zuten. 2017an The Dali Museum eta Fundacion Eduardo Chillida-Pilar Belzuncek editatu zuten. 2020ko ekainetik aurrera egongo da ikusgai museoan.

2019-2020 denboraldiko erakusketa-eskaintza, Eduardo Chillidaren ondarea modu hezitzaile eta ikertzaile batean aztertuko duen egitarau dibulgatzaile batekin osatuko da. Horren baitan, Universo Chllida. Charla y café para el museo eztabaida gunea zabalduko da hilabetean behin. Ekitaldi horietan, Chillida Leku. El lugar y la colección, Chillida en París, Universo Maeght edo Hernani jorratuko dira beste askoren artean. Hauen gidatzailea Nausica Sánchez Chillida Lekuko Hezkuntza arduraduna izango da.

Txikienek ere euren espazioa izango dute Chillida Lekun. Izan ere, hezkuntza-mailaren arabera, haur-hezkuntzatik lehen hezkun-tzara, eta bigarren hezkuntzatik batxilergora egokitatuko bisitak eskaintzen ditu museoak. Zentzu horretan, urriaren 16 eta 17a data garrantzitsuak dira. Halaber, irakasleentzako doako jardunaldiak bideratuko dira egun horietan helburu bikoitzarekin: museoa, bilduma eta erakusketak ezagutzeko espazioa irekitzea, eta eduki pedagokikoak eskaintzea. Beranduago, hots, otsailaren 8an eta ekainaren 6an Myriam Pérez Cabaron koreografoak gorputzetik eskulturetara bidaiatuko duen dantza tailer bat eskainiko du (Habilitar la escultura).

Horrekin batera kurtsoan zehar konferentzia eta mahai-inguru anitz egonen dira. Esaterako, azpimarratzekoa da Haizearen orraziari azaroaren 28an dedikatuko zaiona. Eta ez da ahaztu behar Korner jaialdiaren harira otsailean egingo den solasaldia. Azken hau futbola eta kulturaren arteko elkargune moduan aurreikusten da.

Azkenik, Catálogo razonado de escultura de Eduardo Chillida vol. III aurkeztuko da Alberto Cobo eta José Ignacio Chillida museoaren zuzendariordeen eskutik; Nerea editoriala eta Kutxa Fundazioak finantztau dute lanaren ikerketa eta edizioa. Katalogatutako pieza bakoitzak erakusketa, material jabe eta bibiliografien inguruko informazioa xehea dakar, eta zenbait argazki-erreprodukziorekin batera dator. Hori bai, ez da ahaztu behar etapa berri honetan Pirinioetako Burdin Ibilbidearekin elkartu dituela indarra Chillida Lekuk, burdinaren eraldaketa eta komertzializazioa publikoarengana hurreratzeko asmoz.