Bilbo - Datorren astean Bilboko udalak antolatutako Antzerki eta Dantza garaikidearen jaialdiak (BAD) bere ateak irekiko ditu beste urte batez; XXI. edizioa hilaren 17an hasi eta 27an bukatuko delarik. Aurten gainera, euskal artista eta konpainien presentzia indartuko da; atzo Alicia Otxandategi, jaialdiaren zuzendariak eta Gonzalo Olabarria kultura zinegotziak Jaialdiaren aurkezpenean adierazi zutenez.

Guztira, erabateko sei estreinaldi izango dira Bilbon hamaika egunez abangoardia eszenikoa oholtzara igoko dituen jaialdian; eta horietatik bi, BAD-en koprodukzioak izango dira; Legaleon- T/Kolektibo Monstrenko eta German Jauregi & Antia Diazen eskutik; izan ere kalitatezko espektakuluak eskaintzeaz gain, “jaialdiak dinamizatzaile lana egiten du, eta ekoizpenean ere laguntzen du”, antolatzaileek azpimarratu zutenez. Eta horiek izango dira hain zuzen ere XXI. edizioa irekiko duten ikuskizunak. Hilaren 17an Legaleon T/ Kolektibo Monstrenkok ¿Hay alguien ahí? aurkeztuko dute La Fundicionen “bizi gaituenari, zeharkatzen ari garen denborari eta hitzak eta ekintzak gasta-tzeari buruzko” antzerki garaikide pieza. Bigarrena bere aldetik, hurrengo egunean izango da, urriaren 18an, German Jauregui & Antia Diazen eskutik, BADak ekoitzitako pieza Rassenblement, Pabellon 6ean izango da; “giza harremanek gaur egungo bizi-tzan betetzen duten lekua aztertzen duten bi gorputz dira protagonistak”.

Modu horretan, guztira 21 konpainiek, ohikoak diren ezenatokietan; hala nola, La Fundicion, Campos An-tzokia edota Pabellon 6-n, haien ikuskizunak eskainiko dituzte. Hala, Estatuko eta nazioarteko artista anitz bertaratuko dira; hala nola Miguel Pereira, TG Stan belgiarra edota Igor & Moreno. Hala, erabateko estreinaldiak sei izango diren arren, ikuskizun gehienak lehenengo aldiz helduko dira Euskadira.

Olabarriak azpimarratu zuenez, Estatuan nahiz Europan erreferen-tziazko jaialdia bihurtu da jadanik BAD-a; “ez bakarrik ikuskizunen kalitateagatik, baizik eta eskaintzen dituen ikuskizunen aniztasunagatik ere”; antzezlanak, dantza ikuskizunak, performanceak... eskaintzen baitira.

Aukeratutako konpainien artean ia erdia euskal eszena berrian sar daitezke; batez ere dramaturgia berrien arloan antolatzaileen arabera. Horien kasua da Tripak, Javier Liñera eta Ekoma Teatroa, edota Ziomara Hormaetxe artista. Horrenbestez, euskal ikuskizunen arten BilbaoEszenaren Artistak egoitzan programan aukeratutako proiektuen aurkezpena eta estreinaldiak ere badaude; hala nola Node konpainiaren Pugna, Gorka Pereiraren Tiempo edota Eguzki Zubia-La Dinamikaren 3er acto lanaren aurrerapena.

Tripak konpainia gazte gasteiztarrari dagokionez, Urruna pieza aurkeztuko du, eta bertan, “musika, an-tzerkia eta performancea uztartzen dira” euskara, gaztelera eta ingelesa baliatuz. Hala, “eszena garaikideari laguntza eta indarra eman nahi dion BAD jaialdiak”, lehen aipatu bezala, euskal konpainien presentzia indartu du.

Euskadin estreinaldiak izango diren Estatuko konpainiei dagokienez, María Salgado, Vértebro, Celso Fernández San Martín eta Carla Rovira aurki daitezke; azkenak Matria an-tzerki dokumentala aurkeztuko du, oroimen historikoa eta Gerra Zibilean eta Frankismoan ikusezin bilakatu ziren istorioak lantzen dituelarik. Beste alde batetik, Agnes Mateus eta Quim Tarrida dira beste estreinaldi baten arduradunak, BAD-aren zuzendariak aipatu zuenez. Horrenbestez, azken hauen ikuskizuna gailentzekoa da, izan ere; Rebota rebota y en tu cara explota indarkeria matxistari eta gizartearen pasibitateari buruzko gogoeta gordina da.

Nazioarteko lanei dagokienez, estreinaldiak izango dira guztiak Estatuan, TG Stan konpainia belgiar ospetsuaren Traición pieza nabarmenduko delarik, Pyrenart proiektuaren laguntza izan duena.

Sarrerak salgai daude jadanik jaialdiaren webgunean, (www.badbilbao.eus) espazio batzuetako webguneetan eta baita Abandoko Udaltegian (Elkano kalea, 22); sarrerek 10 euroko prezio orokorra izango dute; eta zortzi euro Pabellon6-ko, Bilborock-eko eta Dantzertiko emanaldietan. Horrenbestez, BADaren informazio bulegoa urriaren 14an irekiko da. Aurreko edizioetan bezala, doako jarduera anitz izango dira .

Profesionalak, ardatz Azkenik, ohikoa denez BAD-ek profesionalei bideratutako ekimenak abiatuko ditu; La Bolsan aurrera eramango diren bi tailer barne. Bertan, Jaialdiaren lehenengo egunean, dantzarako argiztapen diseinuari buruzko jarduera bat eskainiko da Lola Barrosoren eskutik; pasa den urtean, 2018an, Argiztapen diseinu Onenaren MAX saria lortu zuen profesionala. Ondoren, urriaren 18an, gain titulatzeko teknika berri- tzaileenak ezagutzeko prestakuntza jarduera bat abiatuko da udaltegi berean. Hala ere, Dantzertin ere profesionalen arteko topaketak antolatuko dira hilaren 19an.