Bilbo - Campos Eliseos Antzokiak, Bilboko Udalaren babesarekin, Bilboko 2019ko antzerki konpainien zikloa aurkeztu dute, Kupula Bilbao izenekoa. Gorka Míngezek zuzenduta, antzerkiarekin harremana duten profesional bilbotarren lana sustatzea helburu du; eta Campos Antzokiaren Kupula aretoan eramango da aurrera abuztuaren 16tik aurrera.

Hala, atzotik daude salgai sarrerak, eta abuztiaren 16an ¿Cómo hemos llegado a esto? obraren estreinaldiarekin hasiko da, Gorka Míngezek zuzenduta, Maribel Salas, Gemma Martínez, Mitxel Santamarina eta Gorka Mínguez bilbotarrak izango dira antzezleak; eta irailaren 8ra arte egongo dira antzoki bilbotarrean. Gainera, “ezezagunagoak” diren profesionalen lanak ere hartuko ditu Campos Eliseos antzokiaren zikloak; abenduaren 22an bukatuko dena.

Eskainiko diren beste obrei dagokienez, Labur-uneak / Breverías edo A solas con Bea Insa: Paradigma, izango dira besteak beste. - E.P.