Bilbo - Woody Allen zinemagile estatubatuarrak bere film berriaren grabaketa aurkeztu zuen atzo Donostiako Kursaalean, gaur hasi eta abuztuaren 23ra arte iraungo duena, eta Gipuzkoako hiriburuko hainbat guneetan filmatuko dena.

“Donostiaz dudan ikuspegia erakutsi nahi diot munduari, New Yorkekin egin dudan bezala”. Hala azaldu zuen atzo Allenek bere filmaren helburua zein den. Izan ere, Donostiako Zinemaldian girotuta egongo da filma. “Nire familiak Donostian disfrutatzeko aukera izango zuela pentsatu nuen, horregatik sortu nuen Donostian girotutako filma”. Izan ere, hainbatetan izan da zuzendari estatubatuarra Gipuzkoako hiriburuan; 2004ean Donostia Saria jaso zuen, eta 2008an berriz, Vicky Cristina Barcelona filma aurkeztu zuen Donostiako Zinemaldian.

Rifkin’s festival da bere behin behineko izena, pertsonai bati erreferentzia egiten diona eta atzo Woody Allenek berari buruz datu askorik eman ez zituen arren, “Donostiako Zinemaldira doan bikote estatubatuar bat izango da protagonista”, komedia erromantiko gisa deskribatutakoa, eta zuzendari estatubatuarraren 51.filma izango dena.

Mediapro Studio-k produzitutako pelikula da Woody Allenena, 10 hilabete barru estreinatzea aurreikusten dutena; eta ekoiztetxe honekin lan egiten duen laugarren aldia izango da gainera, Midnight in Paris, Conocerás al hombre de tus sueños eta Vicky Cristina Barcelona filmen ondoren. Gainera, Jaume Roures Mediapro Estudioko sortzaileak adierazi zuenez, “lantaldea osatuko duten 100 pertsonetatik erdia, bertakoa izango da”.

Hala, gaur hasiko den grabaketak zazpi asteko iraupena izango du, eta gaur Boulevardean, Alde Zaharrean eta Cervantes plazan hasiko da Allenen lantaldea pelikularen filmaketarekin; eta ondoren, inguruko guneetan ere izango dira, hala nola Zumaian; Gipuzkoako hiriburuan hainbat eragozpen sortuz.

Filmaren aurkezpenean, Elena Anaya, Sergi López, Gina Gershon eta Wallace Shawn antzezleak izan ziren atzo zuzendariarekin batera, eta baita Donostiako alkatea den Eneko Goia ere. Bestalde, filmean parte hartzearekin oso pozik agertu ziren antzezleak, Woody Allen zinemagilearekin pelikula honetan lan egitea “amets bat” zela adieraziz, edota Allen “jenio” bezala deskribatuz. Elena Anayak , Woody Allenek La piel que habito filmean ezagutu zuena: “Inoiz irakurri dudan istorio politenetakoa” dela gaineratu zuen, Gina Gershon antzezleak segundu batzuk geroago baieztatutako adierazpena.

Allenek ere bere filmetan parte hartzen duten antzezleen lana goraipatu nahi izan zuen atzo, beti “aparteko aktoreekin” lan egin duela azpimarratuz; gainera “zuzendari hobeagoa” bihurtuko zutela gaineratu zuen zinemagileak. Oraingoan, Rifkin’s festival izeneko pelikulan, Elena Anaya, Cristoph Waltz, Louis Garrel, Gina Gershon, Sergi López eta Wally Shawn izango dira protagonistak.

Erretirorik, ez Gaur grabatzen hasiko den filmaz gain, alabari egindako sexu abusuen salaketaren auzia ere agertu zen atzoko prentsaurrekoan; Estatu Batuetan Hollywooden ateak guztiz ixtea eragin duena. Izan ere, gaiarekin lotutako galdera ugari erantzun behar izan zituen zuzendari amerikarrak. Hala ere, erretiroan pentsatzen zuen galdetzean, zuzendari amerikarrak ezetz adierazi zuen, erretiroan ez duela pentsatzen. “Berdin dio zer gertatzen den, nire lanetan zentratzen naiz eta seguraski, errodaje batean hilko naiz”. Horregatik, filma 10 hilabete barru nazioartean banatuko den arren, Allenek ez daki Estatu Batuetan bere filmak proiektatuko diren , “ez baitut kontrolatzen han gertatzen dena”, azken hilabeteetan sexu abusuen salaketaren ondorioz izan duen boikotaren ondoren. - DEIA