BILBO. Ekitaldian musikalaren zuzendari eta sortzaileak diren Javier Calvo eta Javier Ambrossi egon dira, eta euren ondoan, Nerea Rodríguez, Angy Fernández eta Raoul Vázquez antzezleak eta La Llamada Bandako Sergio Martín Flecken gitarra jotzailea, Andoni Aldekoa Euskaldunako Zuzendari Nagusiaz gain.

Deialdiari amaiera emateko, ezuste bat, Nerearen, Angyren eta Raoulen musika emanaldiak, auditorioa betetzen zuten prentsaren eta zaleen gozamenerako. Prentsarekin egindako elkarrizketen ondoren, 'La Llamada' ikuskizuneko ordezkariek argazkiak atera dituzte hala gura izan duten zale guztiekin, eta autografoak sinatu dizkiete.

“Javien” musikala Madrilgo sei denboraldiren eta milioi bat ikus-entzuleren abalarekin heltzen da Bilbora. LA LLAMADA ikuskizunaren interpreteak Nerea, Angy, Mar Abascal eta Roko izango dira, eta Jainkoa antzeztuz Ruth Lorenzo (abuztuak 15 eta 16), Richard Collins Moore (18) eta Raoul (19) txandakatuko dira.

Suma Latinak ekoiztutako 'La Llamada', fedeari, adiskidetasunari, lehenengo maitasunari, nortasunaren bilaketari, elektro-latinoari eta Whitney Houstoni buruzko komedia da, eta zuzeneko abestiak eta Jainkoaren banda ditu.

Sari asko lortu ditu: Antzerkiko muntaketarik onena, El Paíseko irakurleen iritziz; 13 Broadway World Sari; Libertad Teatro 2015 Saria; Time Out 2017 Antzezlan Onenaren Saria? besteak beste. 'La Llamada' zinera eraman zen 2017an, arrakasta handiarekin.