BILBO. BLV-ART Berreginen Museoa helduko da ekainaren 5, 7, 9, 13 eta 14an. Sarrera doakoa izango da ekitaldi guztietarako leku guztiak bete arte. Hemen dago BLV-ART 2019 egitarau osoa euskaraz zein gaztelaniaz: http://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2019050612514047/blv-art-2019/kulturklik/eu/z12-detalle/eu/.

BLV-ARTen beste edizio bat helduko da Bilbo Zaharrera, hiriko eremu hau abangoardiako jarduera eta adierazpen artistikoz betetzeko. Egitarauak, Bilboko Udalak antolatutakoa inguru horretako zenbait eragile kulturalen laguntzarekin, hainbat agertoki eskainiko ditu, benetako ikuskizunez gozatu ahal izateko. Horietako bat, aurrekoetan bezala, Berreginen Museoa izango da. Bizkaiko erakundeak ekainaren 5, 7, 9, 13 eta 14an irekiko dizkio ateak BLV-ARTi, ikusle guztiei zuzendutako hainbat jarduerarekin. Ekitaldi guztietarako sarrera doakoa izango da, tokia bete arte.

Antzerki-hitzaldia eta “Gesto” ikuskizuna, COLECTIVO IN EXTREMISen eskutik (ekainak 5); Swing, zuzeneko musikarekin (ekainak 9); Artywalks, Aztarnategiaz gozatzeko (ekainak 7 eta 8); edota dantza, Adriana Bilbao eta Beñat Achiaryren eskutik (ekainak 13). Horiek izango dira, besteak beste, Berreginen Museoan bertan eta BLV-ARTen baitan izango diren aukeretako batzuk. Ekainaren 14an ANTITOURez ere gozatu ahal izango da, hau da, goi-auzoetako memorian barrena egingo den ibilbidea.

Programatutako jarduera guztiek txanda eta ordutegi bat baino izango gehiago dituzte, interesa duen pertsona orori parte-hartzea errazteko. Artywalksi dagokionez, egun eta ibilbide bat baino gehiago daude.