BILBO. Amorebieta-Etxanoko ermitek eta elizak hartuko dute 'Eleizetan'programaren XX. edizioa maiatzaren 11tik. Zehatzago, herriko bostlekutan izango dira kontzertuak eta emango dituztenak Lulavai, AlosQuartet, José Luis Nieto, Musikeneko Hazkunde hirukotea, BegoñaOlavide eta Javier Bergia dira.

Kontzertu ziklo honen helburua da, proposatutako musikaz gozatzeazgain, Amorebieta-Etxanoko monumentu ondarea ezagutaraztea. Horregatiknormalean Dudeako San Migel eta Boroako San Pedro ermitetan etaBernagoitiko San Migel elizan, Larreako San Juan Bautista elizan etaEtxanoko eta Amorebietako Andra Mari elizetan egiten da.

Eleizetanen edizio berri hau maiatzaren 11n hasiko da (20:00) AndraMari elizan, Lulavai entzun ahal izango delarik. Soinu-mundu berriakezagutzeko jakinminak bultzatuta, musika proiektu honi ekin zioten2008an. 4 harpa, 4 ahots, Galiziako errepertorio tradizionalekoabestiak eta baita galiziar konpositoreenak ere, kontu handizlandutako moldaketekin interpretatuz.

Egun bat beranduago Alos Quartet arituko da. Musika klasikoan nahizmodernoan esperientzia zabala duten musikariek osatzen dute taldeaeta Bernagoitiko San Migel elizan joko dute 12:15ean.

Boroako San Pedro ermitan José Luis Nietoren kontzertua egongo damaiatzaren 17an (20:00). Erreferentea da nazioarte mailan aritzendiren kontzertisten artean, Espainiako musikaren figurarikesanguratsuenetako bat Estatuan bertan eta kanpoan.

Maiatzaren 18an, Musikeneko Hazkunde hirukotea arituko da Dudeako SanMigel ermitan (20:00). Hirukotea ondokoek osatzen dute: EduardoVillarroel klarinete-jolea, Burgoskoa; David Oliveria, piano-jolea,Donostiakoa eta Silvia Ruiz, fagot-jolea, Sevillakoa. Musika taldea2018an sortu zen Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian(Musikene). Edizio honetako azken kontzertuko protagonistak BegoñaOlavide eta Javier Bergia dira. Garitondoko San Isidro ermitan jokodute igandean, maiatzaren 19an, 12:15ean. Olavidek eta Bergiaktradizioa eta sorkuntza berria uztartzen dituzte. Ahotsak, Erdi Arokosalterioa, gitarra akustikoa eta perkusioak biltzen dituenerrepertorioa eskaintzen dute.