BILBO. Telmo Esnal zinegilearen "Dantza" filmak Argentinan eta AEBn bira egingo du. Txintxua Films ekoiztetxeak eta Etxepare Euskal Institutuaren eskutik 10 hiritan ikusi ahal izango da apirilean eta maiatzean zehar, bihar, apirilak 24, Buenos Aireseko La Plata Hirian hain zuzen.

Argentinan apirilaren 21ean hasi ziren emanaldiak, Misiones probintziako hiriburu den Posadas hirian egiten den Co-Cine Entre Fronteras zinemaldian, hain zuzen ere. Euskal Herrira luzatu dute parte hartzeko gonbidapena eta Dantza izango da ordezkaria. Horrez gain, bihar apirilak 24, La Plata hirian, Buenos Aireseko probintzian, ikusi ahal izango da filma.

AEBtako bira apirilaren 28an, igandea, hasiko da Seattle hirian (Washington) eta maiatzaren 1ean jarraituko du Ontarion (Oregon). Maiatzaren 2an, Boisen (Idaho) izango da

Bira hau Etxepare Euskal Institutuaren kolaborazioari eta AEBko Euskal Etxeetako koordinazio lanari esker izan da posible. Biran zehar Telmo Esnal zuzendariaren eta Gari Otamendi dantzari protagonistaren aurkezpenak eta solasaldiak ikusi ahal izango dira.

Filma Donostiako Zinemaldian estreinatu zen, irailean, eta pasa berri den Nantesko Zinemaldian hasi zuen nazioarteko bira, non ikuslegoaren oso harrera ona jaso zuen. Datozen hilabeteetan

Apirilak 21

Co-cine. Entre Fronteras. Misiones, Argentina

Apirilak 24

Universidad Nacional de La Plata. La Plata, Argentina

Apirilak 28

Seattle Euskal Etxea. Seattle, Washington

Maiatzak 1

Ontario Basque Club. Ontario, Oregon

Maiatzak 2

Flicks Theatre. Boiseko zinema, Idaho

Maiatzak 3

Basque Cultural Center. San Francisco, California

Maiatzak 5

Chino Basque Club. Chino, California

Maiatzak 6

Universidad California Los Ángeles, UCLA. Los Ángeles, California

Maiatzak 9

University of Nevada, Reno, Nevada

Maiatzak 11

Euzko Etxea. Brooklyn. Nueva York

Maiatzak 17

Washington D.C. Euskal Etxea. Washington