Lezama - Euskarak bere sortzetik biz izan dituen zailtasun eta egoera desberdinak izan direla eta, oso beharrezkoa izan da hizkuntzaren eta, orokorrean, euskal kulturaren inguruko militantzia. Diktadura garaietan batez ere, berebiziko garrantzia izan zuten. Haien artean, Lezaman jaiotako euskal idazle, olerkari eta irakaslea; Mikel Zarate, alegia. Atzo, bere heriotzaren 40.urteurrena zela eta bere oroimena goraipatzeko ekitaldia jaso zuen udaletxeko Kultur Aretoak. Bertan, Zaraterekin lotura handia izan zuten petrsonai esanguratsuk hartu zuten parte. 120 ikusentzuletik gora elkartu ziren kultur ekitaldian eta, euren artean, Iígo Urkullu, Lehendakaria, eta Bingen Zupiria, Kultura Sailburua, bateratu ziren.

Pedro Mari Goikoetxea kazetari lezamarra izan zen ekitaldia bideratzeaz arduratu zena. “Nahiz eta pertsonai politiko garrantzitsuak izan gurekin, gaur hemen biltzen gaituena Mikel Zarate eta bere euskal kulturarekiko ekarpen nabarmenak izan dira. Berak utzi ginduenetik 40 urte igarota horrelako omenaldi bat merezi du lezamarrak”, aitortu zuen. Lezamakoa izateaz gain, Goikoetxea Zarateren ikasle izan zen, beraz hurbiletik ezagutzeko aukera izan zuen. Honela, berarekin batera edo berari esker bizitako hainbat istorio azaldu zituen ekimeneko partaideei hitza eskeini aurretik. Haietan lehena, Lontzo Zugatzaga bertsolaria izan zen, Zarateren laguna eta berarekin momentu interesgarri asko igarotakoa. Bere oroimenez eta berari eskeinita, bi bertso hunkigarri bota zituen ikuslegoa aho-zabalik uzteko.

Bere ostean, Adolfo Arejita ailegatu zen, Zarateren eta bere ekarpenen inguruko ausnarketa sakon bat eskeintzeko. Juanjo Elezkanok bere kitarra eskuan, Txori Kantari abestia kantatzera ausartu zen, izan ere, bere aburuz, omendutako lezamarrarekin zer ikusi handiko lana izan zelako, “euskararen eta euskal kulturaren eboluziaren isla”.

Hitzaldiekin bukatu eta zuzeneko emanaldiekin hasi aurretik, Josi Sierra galdakoztarraren txanda iritsi zen. Bere esukutik, 40 Mikel Barik ikusentzunezko dokumentala aurkeztu zuen. Bertan 37 elkarrizketa egin zituen Zaraterekin lotura izan doten pertsona ugariren artean; lagunak, ikasleak, lankideak, herritarrak eta abar. Honen ostera, Ekidazu Abesbatza lezamarra igo zen eszenatokira, euskal idazleak sorturako Zure Begiak abestu zuten. Euren atzean, Gontzal Mendibilek Zaratek eindako lanetan inspiratutako bi abesti plazaratu zituen, bere hirugarren diskan beragan inspiratutako hiru abesti izan zituelako, alegia. Ikustaldiei amaiera emateko, Natxo de Felipe, Oskorri taldekoak, Aita semeak abestu zuen, izan ere, Zarate izan zen kantaren letraren sortzailea. Goikoetxea zeremonia zuzendariak aipatu zuenez; “oroimen ekitaldia urregorri bilakatu zen, Mikel Zaratek hainbeste gustoko zuen urregorri hitza”. Kantuak, hitzaldiak, ikusentzunezko baliabideak, dena euskal sortzaile militante esanguratsuenetako baten omenez.