BILBO. Musika - Musica jaialdia bihar hasiko da Euskalduna Jauregian. Londres eta New Yorken XIX eta XX. mendeetan konposatutako musika izango da aurtengo edizioaren protagonista. Jaialdiak Bilbao 700 Fundazioak Bilboko Udalaren babesarekin eta El Correo, Deia eta El Corte Ingelesen babesa izango du.

Aurtengo MUSIKA-MÚSICA 2019 jaialdiaren ardatza izango da Britainia Handian eta Estatu Batuetan egin zen musika duela zenbait hamarkada; historiako une hartan, Britainia Handia eta Estatu Batuak musika kontsumotik musika produkziora igaro ziren, ordura arteko lozorrotik esnatuz beren musa musikalak. Artisten erakarguneak izaki, Londresek eta New Yorkek ondo jakin zuten beren burua berrasmatzen eta, Europako kontinentearen nagusitasun musikalak zokoratuta egon ondoren, entzule papera utzi eta mugarik gabeko sormen-gune distiratsu bihurtzen.

Betidanik herrialde musikazale izandako Britainia Handian Londres izan zen bizitza musikal emankorra sustatu zuen hiri aitzindaria. Kontinenteko konpositore eta interpreteak izan ziren bizitza musikal horretako protagonistak, harik eta musika propio bat bilatzen hasi ziren arte, baina ez, Europako beste toki batzuetan bezala, nortasun nazional bat aldarrikatzeko, baizik eta folklorea iraunarazteko industrializazio eta urbanismo gorakorren aurka. Konpositore britainiarrek iraganera begiratu zuten eta bide berri bati ekin zioten tradizioa goretsiz.

Estatu Batuen bertute handia izan zen Europatik jasotako elementuetatik abiaturik zerbait guztiz berria eta freskoa sortzea, espezifikoki europarra ez zena, entzuteko erraza eta estatubatuarrekin konektatuko zuena. New York pilpiratsua buru zela, eta komunikabideekin bat eginik, lortu zuten elitearen atzaparretatik ateratzea musika klasikoa. Irratia, grabazioak, zinema eta telebista erabiliz, milioika lagunenganaino iritsi ziren eta musika estimatzen ikasteko programa erakargarriak ere egin zituzten.

Baina Londres eta New Yorkek, modernitateranzko bide-irekitzaileak izateaz gain, badute beste ezaugarri komun bat: zuzeneko musikarako pasioa. Hala britainiarrek nola estatubatuarrek biziki atsegin dute kontzertu txiki zein handiekin gozatzea, noiznahi eta edozein estilotan. Eta, zalantzarik gabe, aurtengo London-New York MUSIKA-MÚSICA jaialdiak emango digu horretarako aukera.

NOBEDADEAK

Aurten lehenengoz izango ditugu MUSIKA-MÚSICA jaialdian BBC Philharmonic Orkestra, Camera Musicae Orkestra, Camara Orpheus Orkestra, Carducci Laukotea, Britten Sinfonia, Berlingo Filarmonikako Athenäum Laukotea, Rubik Ensemble eta, besteak beste, zango-biolaz osatutako Fretwork seikotea. Orobat egongo da Les Dissonances, parte hartu duena jaialdiaren beste edizio batzuetan, baina aurten formatu berri bat dakarrena, formatu sinfonikoa, alegia.

Baita ere “debutatuko dute” MUSIKA-MÚSICA jaialdian Nikita Boriso-Glebsky-k (biolina), Solenne Païdassi-k (biolina), Dana Zemtsov-ek (biola), David Cohen-ek (txeloa), Uxía Martínez Botanak (kontrabaxua) eta Andreas Hering-ek (pianoa).

NAZIOARTEAN ERREFERENTZIAZKOA

MUSIKA-MÚSICA jaialdiaren helburua da musika klasikoa hedatu eta sustatzea, horretarako programatuz kontzertu-sorta zabal bat eta jarduera paralelo ugari, bertako zein nazioarteko artista ezagunen parte-hartzearekin. Musika klasikoaren maratoi bat, ordubetez goiti luzatzen ez diren eta prezio onean (5€ -12 €) entzun daitezkeen emanaldiekin osatua. MUSIKA-MÚSICA nazioartean erreferentziazkoa bihurtuta dagoen kultur hitzordu bat da, espiritu pedagogiko-dibulgatiboz jantzia.

Kontserbatorioen presentzia da espiritu horren erakusgarri. Bertako musika eskola eta kontserbatorioek parte hartuko dute jaialdian: “Juan Crisóstomo de Arriaga” Musika Kontserbatorioa, “Leioa Big Band”, Leioako Udal Musika Eskola eta Kontserbatorioa; “Leioa Perkusio Taldea”, Leioako Udal Musika Eskola eta Kontserbatorioa; LMHZ/CEPM Bilboko Koral Elkartea; “Francisco Escudero” Musika Kontserbatorio Profesionala (Donostia); Iruñeako Gazte Orkestra; “Jesús Guridi” Kontserbatorioa (Vitoria-Gasteiz); BilbaoMusika Eskola; ARTEBI, Bilboko Musika, Arte Eszenikoen eta Ikuskorren Eskola; Barakaldoko Maila Profesionaleko Udal Musika Kontserbatorioa eta Behotsik Orkestra. Bestalde, Estatutik datoz: “BerKlarinets”, Teresa Berganza Musika Kontserbatorio Profesionala (Madril); San Lorenzo de El Escorialeko “Padre Antonio Soler” Musikako Zentro Integratua (Madril); Pontevedrako “Manuel Quiroga” Musika Kontserbatorio Profesionala; Calahorrako Musika Kontserbatorioa; Santanderko “Jesús de Monasterio” Kontserbatorioa; Avilesko “Julián Orbón” Udal Kontserbatorio Profesionala; Santanderko “Ataúlfo Argenta” Kontserbatorio Profesionala; Avilako “Tomás Luis de Victoria” Kontserbatorio Profesionala; Errioxako Musika Kontserbatorio Profesionala (Logroño); Salamancako Musika Kontserbatorio Profesionala; Torrelavegako Musika Kontserbatorio Profesionala; Asturias Printzerriko “Eduard Martínez Torner” Goi Mailako Musika Kontserbatorioa (Oviedo); Madrilgo “Victoria de los Ángeles” Kontserbatorio Profesionala eta Granadako Orkestra Sinfoniko Gaztea.

LEHENENGO KONTZERTUA, BIHAR

Bihar, otsailak 28 (20:00etan) izango da lehenengo kontzertua. BOSek, Bilboko Koralak eta Olga Kern piano-joleak Gershwin, Walton eta Elgar-en obrak interpretatuko dituzte Stefan Asbury zuzendariaren batutapean. Kontzertu paregabe horren ostean abiaraziko da “Bilboko musika klasikoaren jai handia”.

MUSIKA ETA ASKOZ GEHIAGO?

Hitzaldia:

Martxoaren 1ean, 18:00etan, B Terraza aretoan:

“Granados Amerikan, Amerika Granadosengan” Faustino Núñez musikologoak emana.

Mahai-inguruak:

-Martxoaren 2an, 12:00etan, Euskalduna Jauregiko B Terraza aretoan, “Nola ikusten gaituzten”.

Parte-hartzaileak: Pilar García, Ciudad de Granada Orkestrako koordinatzailea; Javier Jaén, diseinatzaile grafikoa eta aurtengo programako kartelaren egilea; Pablo Sánchez Quinteiro, melomanoa eta musika kritikaria; eta Borja Pujol moderatzailea.

-Martxoaren 3an, 18:00etan, Euskalduna Jauregiko B Terraza aretoan, “Zinemako musika”. Parte-hartzaileak: Aránzazu Calleja, ikus-entzunezkoetarako musika konposatzailea; Ernesto del Río, zuzendaria, gidoilaria eta ekoizlea, eta Faustino Núñez, moderatzailea.

Topaketak artistekin:

-Martxoaren 2an, arratsaldeko 18:00etan, Euskalduna Jauregiko B Terraza aretoan: Rubik Ensemble taldeko musikari-interprete zenbaitek mahai-inguru ireki bat egingo dute, Mercedes Albainak aurkeztua.

-Martxoaren 3an, 12:00etan, Euskalduna Jauregiko B Terraza aretoan: Camera Musicae Orkestra Sinfonikoko artistek parte hartuko dute. Mercedes Albainak aurkeztuko du ekitaldia.

Arteen besarkada

Patricia Sojo eta César Cocaren eskutik,‘Pantaila handiko musikaren maisu handiak’ izenburupean. Bestalde, Mónica Rodríguez Curielek “Ezetz igarri!” tailerrak eskainiko ditu 5-9 urte bitarteko haurrentzat. Familia osoarentzako saio bat ere egongo da Euskadi Brass-ekin eta Alberto Urretxorekin, zeinak “London-New York bidaia” kontatuko baitigu. Bestalde, Barria aretoak Las Divinas-en “Piano Tour!” kontzertu-ikuskizuna ostatuko du. "Gershwin, Holst eta Elgar zinemara joateko geratzen direnean”.