BILBO. Javier Liñera Barro rojo lanaren protagonista da. Emanaldi bakarra programatu da Arriaga Antzokian, datorren asteartean, otsailaren 26an, arratsaldeko 19:30ean.

Barro Rojo lanak, Europako kontzentrazio eremu batean eta Francoren espetxeetan giltzapetuta egon zen gizon gay baten historia kontatzen du. Historia bere ilobak, Amelia transformistak, kontatzen du, bidaia gisa. Bi pertsonaien eta euren bizipenen bidaia da, negarraren eta irribarrearen, amorruaren eta barkamenaren, kabaretaren eta dramaren, beldurraren eta pozaren, krudeltasunaren eta maitasunaren arteko bidaia, hain zuzen ere. Sentsibilitatez eta gozotasunez betetako bidaia delikatuak historia bat erakusten du beste historia baten barruan. Eta eszenan dantza, mugimendua, antzerkia, abestiak eta ahotsa nahastuz egiten du.

Barro rojo lanak, bere kalitatea berresten duten aintzatespenak lortu ditu, Indifest 2016 Jaialdiko Ikuskizun Onenaren Saria, besteak beste. Horrez gain, Javier Liñera egile eta protagonista, Egile Hasi Berri Onenaren Max Sarietarako hautagai izan zen lan horri esker. Bertan, oso gai sentsibleak eta ezinbestekoak lantzen ditu, oroimena eta gizaki gisa ditugun eskubideak, maitasun homosexuala inguratzen duten beldurra, gorrotoa, tabuak eta errepresioa erakusten dituen kontakizunaren bitartez.

Datorren asteartean ikusi ahal izango dugun lana, Arriaga Antzokiak denboraldi honetan, “Agertoki Espazioa” izenekoaren barruan eskaintzen dituen formatu txikiko antzezlanen artean dago.

SARRERAK

  • 13 eta 18 euro
  • Salgai www.teatroarriaga.eus helbidean, 946 850 850 telefonoaren bitartez edo antzokiko txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegian.