Gizazinearen 9. edizioa Bilbon ospatuko da otsailaren 1etik 9ra
Ekitaldiaren jardunaldi hauek gaur egungo zenbait gizarteko arazoei buruzko hausnarketa bat proposatzen dute zinema eta beste diziplina artistikoen bitartez
BILBO. Gizazinearen 9. edizioa Bilbon ospatuko da hiriko zenbait toki ezberdinetan, otsailaren 1etik 9ra. Caostica-k antolatzen dituen jardunaldi hauek gaur egungo zenbait gizarteko arazoei buruzko hausnarketa bat proposatzen dute zinema eta beste diziplina artistikoen bitartez.
9. edizio honetarako, Caostica-k ondorengo aktibitateak antolatu ditu doako sarrerarekin lekua bete arte:
Otsailak 1 ostirala egitarauaren aurkezpena eta gero 19:45-etan Caostica-n (C/Dos de Mayo 4) “ISLA DE PERROS” Wes Anderson-en Oscar sarietara nominatua dagoen animazio filma proiektatuko da. Ondoren Josu Eguren kritikoak moderatutako solasaldi batez gozatuko dugu.
Otsailak 2 larunbata, baita Caostica-n ere (C/ Dos de Mayo 4) eta Dos de Mayo merkatuaren ondorioz, Pascual Molongua-ren kontzertu bat izango dugu 13:00-etan. 16:30etatik aurrera 13 Goya-tara nominatua dagoen Rodrigo Sorogoyen-en “EL REINO” filma proiektatuko da, horain dela gutxi Oscar sarietara nominatua izan dena “MADRE” laburmetraia dela eta (Caostica 15-eko laburmetrai irabazlea). Ondorengo solasaldia Amara Mosteiro eta Brais Rodriguez Euskal Herriko Zinema Eskola-ko irakasle direnak moderatuta. Bukatzeko Goya sarien zeremonia jarraitu ahal izango dugu. Otsailak 4 astelehena 20:00-etan Bilborock-en (Mesedeetako Kaia, 1) “QUINQUI STARS” Goya baten irabazleak “Juan Vicente Córdoba” zuzendutako dokumentalaren Bilbon estreinua izango dugu.
Otsailak 5 asteartea 19:00-etan Bilborock-en, libro “VIÑETAS PARA EL RECUERDO” liburua aurkeztuko da. Ondoren honen egileekin, Aline Soberón eta Txema Uriarte-rekin topaketa bat burutuko da. 20:00-etan “LA GUERRA EMPIEZA AQUÍ”. dokumentalaren Bilboko estreinaldia izango dugu. Ondoren Joseba Sanz honen zuzendaria eta Luis Arbide “La guerra empieza aquí, OEE-BIZKAIA”-ren kidearekin solasaldia izango dugu.
Otsailak 6 asteazkena 20:00etan BBK Aretoan (C/ Gran Vía 19-21), “SERÁS HOMBRE” dokumentalaren BIlbon estreinaldia izango dugu eta ondoren Goya baten irabazle eta CIMA, “Asoc. de Mujeres Cineastas y de Medios Audiovisuales”-ren lehendakaria 2012 eta 2014 urteetan Isabel de Ocampo zuzendariarekin hizketaldi bat izango dugu.
Otsailak 7 osteguna 19:00-etan Euskal Museoan (Unamuno plaza 4) Elssie Ansareo-ren “NFONI-ISLADA” erakusketaren inaugurazioa izango dugu. Proiektua bidai bat du oinarritzat, Anesvad fundazioarekin burututako eremu ikerketa Afrikako Sahara Hegoaldean.
Otsailak 8 ostirala 19:00-etan Bilborock-en “NFONI-ISLADA: REFLEJOS DE GHANA" hitzaldiarekin hasiko gara zeinetan Elssie Ansareo argazkilariak eta Xabier Uria ikus entzunezko errealizadoreak parte hartuko duten.
20:00-etan Bilboko zenbait jaialdietako gai soziala duten laburmetraien aukeraketa bat proiektatuko da: Zinemakumeak Gara!, Zinebi, Animakom, Cine Invisible, Zinegoak eta Caostica. Otsailak 9 larunbata 19:00-etan Bilborock-en “EGIN OIHU: JOSEBA” labur dokumental proiektatuko da eta bertan izango dira honen zuzendaria Markel Suarez eta protagonista Joseba Olazabal.
20:00-etan Gizazinearen 9 edizioa bukatzeko “SUPERHÉROES DE BARRIO” proiektatuko da eta honen zuzendaria Iñigo Iraultza eta Komando Otxarjuega-ko kideekin solasaldi bat izango dugu.
Más en Cultura
-
Madamme Tussauds lanza 13 figuras de cera de Taylor Swift inspiradas en su Eras Tour
-
León Benavente y Carlos Ares completan el cartel estelar del DalecandELA Fest
-
Catherine Zeta-Jones y el equipo de la serie 'Kill Jackie' visitan el Ayuntamiento de Bilbao
-
El concurso Volotea Blues Challengue anticipa este jueves el Bilbao Blues Festival