BILBO. 'Sileno eta Dionisio' artelanari buruzko hitzaldia eta bisita berezia Berreginen Museoan. Ostegun honetan (urtarrilak 31) artelan famatua ezagutu ahal izango dute 18:00etan “Artelana bere testuinguruan” ziklora gerturatzen direnek, doako sarrerarekin.

Mota honetako jarduerei esker, Bilboko Berreginen Museoko bilduman dauden piezak hobeto ezagutu ditzakegu. Museoaren babesleak Bilboko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia dira.Hitzaldia, doakoa, 18:00etan hasiko da.

Oraingoan, Itziar Martija Museoko teknikari eta hitzaldiaren arduradunak bilduma iraunkorrean dagoen baina oraindik ere Artelana bere testuinguruan zikloan protagonista izan ez den eskultura bakarrari buruz hitz egingo du.Ikusgai dagoen kopiak Louvre museoan du jatorria.Antza denez, marmolezko estatua hori, era berean, K.a. IV. mendeko Lisiporen (edo haren ikasleren baten) eskulturaren kopia da.

Litekeena da jatorrizko hura brontzezkoa izatea.Hitzaldian Lisiporen estiloaren gakoak argituko dira, bai eta hori nola islatzen den Silenoren estatuan ere. Horretarako, Louvreko kopia alderatuko da gai horri buruzko beste bi bertsio garrantzitsurekin: Vatikanokoa eta Municheko Gliptotekakoa.Bestalde, eskulturan irudikatutako gaiari buruz hitz egingo da. Itxura denez, K.a. V. mende erdialdeko atikar sorkuntza da.

Jarduera hau osatzeko eskultura zuzenean ikusteko aukera emango duen bisita bat egingo da.Zikloa dagoeneko erreferente bat da Museoaren programazioan, eta hori indartu egiten du hezkuntzaren eta kulturaren ikuspegitik. Bilboko Berreginen Museoa 2006ko azaroan ireki zen berriz gaur egungo egoitzan, Mariaren Bihotza eliza izandakoaren egoitzan, alegia, eta Bizkaiko hiriburuko zaharrenetakoa da.Orain dela 80 urte sortua, bere generoan onenetakoa da, ikusgai dituen kopien aukeraketa eta kalitatea direla-eta.

“ARTELANA BERE TESTUINGURUAN” ZIKLOA

  • Eguna:2019ko urtarrilaren 31, osteguna
  • Ordua:18:00etan
  • Lekua:Bilboko Berreginen Museoa
  • Sarrera libre; aurrez erreserbatzeko beharrik ez

Museoaren ordutegia:

  • Asteartetik larunbatera, 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara
  • Igandeetan: 10:00etatik 14:00etara
  • Itxita:astelehenetan eta jaiegunetan