Euskalduna Jauregiak Bertin Osborneren kontzertua hartuko du datorren urtean
Horretaz aparte, Cadizeko Jaialdiko Erakustaldiko azken txirigotak eskainiko ditu apirilaren
BILBO. Euskalduna Jauregiak salgai jarri ditu, Bertín Osbornek apirilaren 5ean eskainiko duen kontzerturako.
Banda batek eta bere mariatxiek inguratuta itzuliko da Bertín. 2019ko apirilaren 5ean izango da, 20:30ean, Euskaldunako Auditorioan.
“Yo debí enamorarme de tu madre” azken lan diskografikoan, Bertínek album dotore eta esklusiboa borobildu du. Horren guztiaren berri emango du diskoaren aurkezpen-biran, martxoaren amaieran hasita eta Penintsulako hiriburu asko bisitatuta. Ia 2 orduko ikuskizun harrigarria da, banda handi batek eta mariachiek lagunduta.
Erabateko edertasuna. Oso ikuskizun zaindua da, eta benetan dibertigarria. Abeslari andaluziarrak bere kanta ezagunak errepasatuko ditu, baita bere lan-ibilbidean gertatutako anekdota dibertigarri eta barregarrienak ere.
Sarrerak salgai daude jadanik www.euskalduna.eus helbidean eta ohiko beste kanal batzuetan. Sarrerak 27 eurotik aurrera, gehi kudeaketa gastuak.
Cadizko Inauteriaren Erakustaldia
Bigarren urtez jarraian, iaz izandako arrakasta ikusita, Euskalduna Jauregiak Cádizko Inauteriaren erakusgarri bat eskainiko du, azken urteotan sari gehien jaso dituzten bi taldeen eskutik: José Luis García Cossio El Seluren txirigota (GRUPO DE GUASÁ) eta EL LOVE txirigota. Bi taldeek, Bilbon euren azken txirigotak eskaintzeaz gainera, euren arrakasta handienen errepasoa egingo dute. 2019ko Apirilaren 6an izango da, 20:00etan, Euskaldunako Auditorioan.
Inauteria jai unibertsala da, eta, Cádizen, bertako herritarrek letra eta musika jartzen dizkiote. Cádiztarrak ia bi mendez aritu dira kantu-kazetaritza egiten, argitaratu gabeko letra eta musika duten abestiak sortzen eta, lengoaia zuzen eta lagunartekoaren bitartez, era guztietako emozioak eragiten. Inauterien balio orokorrek (urraketa, kritika soziala eta ironiaz eraikitako umore bereizgarria) adierazpiderik gorena lortzen dute Cádizen.
Cádizko Falla Antzoki Handian antolatzen den lehiaketak inauteri-koplen egile eta interpretatzailerik onenak biltzen ditu urtero.
Sarrerak salgai daude jadanik www.euskalduna.eus helbidean eta ohiko beste kanal batzuetan. Sarrerak 28 eurotik aurrera, gehi kudeaketa gastuak.