Síguenos en redes sociales:

Gorabide eta BBK-k “Pertsona irisgarrientzako” formazio saioak antolatu dituzte

Datorren astelehenean 2017?18 ikasturteko Artea ikasbide egitarauaren 21. edizioa aurkeztuko du Guggenheim Museoak

Gorabide eta BBK-k “Pertsona irisgarrientzako” formazio saioak antolatu dituzte

BILBAO. Gorabide eta BBK-k “Pertsona irisgarrientzako” formazio saioak antolatu dituzte. Desgaitasun intelektuala duten hiru pertsonak Museoko bisitarien arreta zerbitzuko langileei eskainitako bi formakuntza saioetako azkena emango dute datorren astelehenean, ekainaren 11an, 11.00etan, Gorabide adimen desgaitasuna duten Bizkaiko elkarteak eta BBK-k antolatuta. Ekimen honen bidez, Guggenheim Bilbao Museoak beste urrats bat eman du hartzen dituen artelanak, eta eskaintzen dituen zerbitzu eta jarduerak bisitari guztientzat irisgarri izan daitezen bermatzeko bidean.

Saiootan, adimen desgaitasuna duten pertsonek izan ditzaketen zailtasunak ezagutu dituzte museoko bisitarien arreta zerbitzuko eta dendako langileek, eta pertsona horiei arreta eskaintzeko jarrera irisgarriak landu dituzte.

Guggenheim Bilbao Museoak jakinarazi duenez, Gorabidek eta BBK-k bultzatutako ekimen honekin bat egin duen lehen erakundea izan da. Datozen hilabeteetan, "pertsona irisgarrientzako" formakuntza saioak beste hainbat erakundetan egingo dituzte, hala nola Bizkaiko Foru Aldundian, Metro Bilbaon edo Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan.

ARTEA IKASBIDE PROGRAMAREN 21 URTE

Datorren astelehenean, ekainaren 11an Guggenheim Bilbao Museoak 2017?18 ikasturteko Artea ikasbide egitarauaren erakusketa aurkeztuko du; programak 21. edizioa du hau.

Erakusketa Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren lankidetzarekin eta BBKren babesarekin antolatu da, eta hezkuntza gunean ikusgai jarri dira Euskal Autonomia Erkidegoko sei ikastetxetako 140 ikasleren lanak.

Gainera, parte hartu duten 140 ikaslek, artistak, irakasleak eta Museoko hezitzaileak egongo dira bertan.