Helduen euskalduntzearen 17/18 ikasturtearen hasiera-ekitaldiak
Bi izango dira helduen euskalduntzearen 17/18 ikasturtearen hasiera-ekitaldiak bihar, ikasturte berriari ongietorria egiteko eta matrikulazio-kanpainak sustatzeko asmoz. Bilbon antolatu du HABEk Euskal Erkidego Autonomokoa; Nafarroako Foru-Erkidegokoa, berriz, Iruñean Euskarabideak.
Christian Puren izango da Bilbon hizlari; ni neu Iruñean. Bai, halaxe da adiskide hori; ondo irakurri duzu. “Hamaika aukera eskaintzen duen itsasoa” izango da nirearen izenburua. Hona hemen laburpena: