"Bilboren erorketa, lehen planoan" erakusketa abuztuaren 11ra arte bisitatu daiteke
Bisitariari sei ibilbide nagusi proposatzen zaizkio bizi izan zen errealitatea ezagutarazteko
DONOSTIA. Erakusketa Euskadiko Artxibo Historiakoaren beheko solairuan antolatu da eta astelehenetik larunbatera bisita daiteke (9.00etatik-20.30era astegunetan; 10.00etatik 14.00ak arte larunbatetan). Bilbo Gerra Zibilean jausi zenetik 80. urteurrena betetzen denean, proiektu honen bitartez, egun latz horietan hirian bizi izan zen giroa ekarri nahi izan da gogora, hainbat arlo ezberdin gogoratuz. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak inauguratu zuen erakusketa iragan uztailaren 3an.
Bisitariari sei ibilbide nagusi proposatzen zaizkio bizi izan zen errealitatea ezagutarazteko: umeak, emakumeak, orden publikoa, "eguneroko ogia", kultura eta aisialdia, eta "baina batez ere, gerra". Iñaki Goiogana Sabino Arana Fundazioko historialaria daerakusketa honen komisarioa, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez.