Aldundiak 355.000 euro bideratuko ditu 2017. urtean Euskaltzaindiaren jarduera diruz laguntzeko
Hainbat jarduera, programa eta proiektu sustatu, garatu eta zabalduko ditu diru-laguntza horri esker
BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiak, Euskara eta Kultura Sailaren bidez, konpromisoa hartu du euskarara sustatzea helburu duten proiektuei laguntzeko.
Euskaltzaindia edo Euskararen Erret Akademia 1918. urtean sortu zuten Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako foru aldundiek eta euskararen arloko erakunde aholku-emaile ofiziala izanik, erakunde horri diruz laguntzeko 355.000 euroko diru-laguntza onetsi da.
Azken urteotan, euskal administrazio publikoek Euskaltzaindia-Euskararen Erret Akademiaren jarduera sustatu eta bermatzen lagundu izan dute, Euskaltzaindiak urtean zehar egin ohi dituen argitalpen eta programetan gehien bat zehazten den ikerketa-jarduera iraunkorrari eusteko, ondoren eginkizun horren emaitzak gizarte osora zabal daitezen.
Bizkaiko Foru Aldundiak Euskaltzaindiari emango dio 355.000 euroko diru-laguntza Euskaltzaindiaren lana sustatu, bultzatu eta zabaltzeko izango da.