GASTEIZ. Alejandra Bueno jaialdiko antolatzaileak Gasteizko aurkezpenean azaldu duenez, jaialdiak mundu osotik aurkeztu dituzten bideo, performance adierazpen, film labur edo bideo artelanak aukeratu ditu, "denak generoa dutela hizpide".

Zehazki, 300 lan jaso dituzte, eta horietatik guztietatik 50 izan dira aukeratuak kalitate irizpideetan oinarrituta. Blanca Moscoso (Medialab Cuenca), Pedro Soler (artista eta bitartekari kulturala), Lydia Navas (arte grafikoen irakaslea) eta Alejandra Bueno (ikus-entzyunezkoenm irakaslea) dira epaimahaikideak.

"Mugikortasuna oinarri duen jaialdia izango da eta, gainera, hirietako plazarik garrantzitsuenetan egingo dugu. Sormen feminista erdigunean jarri nahi izan dugu", esan du Bienok.

Antolatzaileek argi dute kalea izan behar dela egitasmoaren erdigunea. "Kalera irten eta plazak mahai inguru, hitzaldi, performance eta kulturaz bete nahi ditugu. Horregatik, bisitatzen ditugun hirietako artistekin elkarlanean gaude", azaldu du. Horrela, Gasteizen General Loma plazan egingo da.

Ekimena Guerrilla Food Sound System eta MAV elkarteek antolatu dute eta 2016ko Emakumeen Begirada Bienalaren parte da. "Denen artean genero askatasunaren alde borrokan ari gara, sexualitate askea aldarrikatuz eta, bereziki, gorputzen askatasunaren alde egiten dugu, sistema patriarkalak ezartzen dizkigun tabu eta bereizketei aurre eginez", azaldu du Buenok.

J

aialdiaren laguntzaile dira Coolabora kooperatiba, Colombiako Unibertsitate Nazionala, Eloy Alfaro de Manabi Unibertsitate Laikoko Kultur departamentua, MediaLab Cuenca, Azkuna Zentroa eta Eusko Jaurlaritza.

Eguerdiko 12:00etatik aurrera, "laborategi erraldoi" bilakatuko dute Gasteizko General Loma plaza. Guerrilla Sound System-ek mokadutxoak jarriko ditu, eta hitzaldiak edota tailerrak izango dira.