BILBO. Guggenheim Bilbao Museoko arduradunek azaldu dutenez, artiusta finlandiarraren lana hiru proiekziok osatutako instalazioa da. Horietan, ikonografia kristauaren pasarte ezagun bat agertzen da, Deikundearena, hain zuzen ere. Lucia Agirre da erakusketaren komisarioa.
Halaber, "Deikundea" lanaren aurkezpena dela eta, Eija-Liisa Ahtilak jendearekin topaketa batean parte hartuko du, arratsaldeko 18.30ean, museoaren entzungelan. Topaketa horretan, artistak bere sormen prozesuari buruz hitz egingo du. Sarrera doakoa izango da.