BILBAO. “Distantziak” lana, iaz inauguratu zen #Zinergentziak 15, Premiak eta larrialdiak euskal ikus-entzunezko garaikidean zikloaren barruan dago. Zikloaren helburua, jaialdiaren barruan, Euskal herriko zinegile gazteen lana aztertzera eta sustatzera zuzendutako lekua zabaltzea da, gero eta indar gehiago lortzen ari diren artisten alde arriskatzeko eta apustu egiteko, ikus-entzunezko formatu berriak probatzeko borondate argiarekin, Zinebiko ohiko programazioaren ondoan.

Horrela, Zinergentziak, oso gazteak izan arren aurretik ere ikus-entzuneko lana egin duten zenbait artistaren aldeko apustu gisa agertzen da. Genero batean edo bestean lan egin badute ere, azpimarragarria da euren zinearen kalitatea, begirada pertsonala edo ekarpen estetikoa, orain arte ikus-entzunezkoen industriaren sarean sartzeko edo sistema artistikoaren barruan instalatzeko aukerarik izan ez duten arren.

Oraingo honetan, dokumental honen zuzendaritzaz arduratu diren belaunaldi berri horren ordezkariak Maddi Barber, Jesús Mari Palacios, Cristina Ezquerra eta Aitor Gametxo dira. Emaitza, lurralde komunera heldu nahi duten eta lehen pertsonan kontatuta dauden lau istorio dira, eta erabateko esanahia lortzen dute elkarren artean solasean aritzen direnean.

“Distantziak” lanak subjektuaren eta bestearen artean ezartzen den harremanaz hitz egiten du; etengabeko tentsioan dauden eta uneoro eguneratzen eta aldatzen diren joan-etorriak, bakardadeak eta laguntasunak osatutzen duten multzoa. Zine erabat pertsonala da, eta dokumental jardunbideak lehen pertsona lortzen ari den gero eta subjektibotasun eta hedapen handiagoa erakusten du, erresistentzia edo ezarritako diskurtso ofizialaren aurreko antidoto gisa.

ZINEA ETA BELAKO

Zinebik “Zelako (Zinea eta Belako)” film-performancea ere ekoiztu du ziklo honetarako. Iñaki Billelabeitiaren zuzendaritzapean, Belako musika taldeak azken urteetan sortutako musika proposamen interesgarrienetakoa gauzatuko du. Sorkuntza eszenikoa eta koreografikoa bat datoz zuzeneko emanaldiarekin, lan horretarako egindako ikus-entzunezko zenbait pieza propioren laguntzaz. Lanaren aurkezpena AZAROAREN 19an izango da, gaueko 21:30tik aurrera Bilborocken, eta sarrera librea izango da leku guztiak bete arte.

Bi proiektu horiekin, Zinebik, gehienetan zine zirkuitu komertzialetatik kanpo geratzen den ikus-entzunezko sorkuntza berri horren ikusgaitasunean eta sustapenean parte hartu nahi du, eta ohiko zine industriaren parametroak zalantzan jartzen dituzten eta gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari diren zuzendariak eta artistak jaso nahi ditu.

#Zinergentziak 15 zikloaren aurtengo edizioa beste bi lanekin osatuko da. “Gaur hemen 2015!”, iazko edizioan bezala, azken urteetan “Distantziak” lanaren egileek egindako ikus-entzunezko pieza laburrez osatua. Ikus-entzuleari gonbidapena egingo zaio norberaren zine begirada berezia ezagutzeko eta talde-piezan izan dezakeen eraginaz jabetzeko. ”Gaur hemen 2015!” asteartean, azaroaren 17an, aurkeztuko da, arratsaldeko 18:00etan, Kale Nagusiko BBK Aretoan.

Amaitzeko, zikloa Caminos de ida y vuelta: miradas cinematográficas sobre el exilio interior programarekin itxiko da. Oraindik ere gizonezkoen nagusitasunak markatzen duen ikus-entzunezko mundu honetan burua ateratzen hasi diren sei emakume gazteren sei lanez osatutako programa da.

Sarri askotan barrura begirakoak diren euren begiraden bitartez, Diana Toucedo, Xiana Gómez-Díaz, Irati Cano, Maria Elorza, Pilar Álvarez eta Marine de Contes egileek ikus-entzunezko unibertso anitza eta oroitarazlea osatzen dute, azpimarragarria programazio ildo horren barruan. Emanaldia azaroaren 19an, izango da, arratsaldeko 18:00etan, Kale Nagusiko BBK Aretoan, baita ere.