bilbo - Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutuak eta Gabriel Aresti Kultura Elkarteak Gabriel Arestiren ondarea zikloa martxan jarri zuten atzo Deustuko Unibertsitateko Bilboko campusean, La Caixaren Gizarte Ekintzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin.

Harri eta Herri lana argitaratu zenetik 50 urte bete direnean, eta ekainean Gabriel Arestiren herio-tzaren 40. urteurrena beteko denean, idazlearen bizitza, figura eta lanari buruzko zikloa antolatu da ekainaren 5era arte Bilbon.

Ohiko formatu akademikoetatik haratago, zikloan denbora eta diziplina ezberdinekin jokatzeko aukera baliatu nahi izan du Euskal Gaien Institutuak. Oinarri horretatik abiatuta, Gabriel Arestiren poesiari buruzko mintegia eskainiko da gaur arratsaldean Deustuko Unibertsitatean Horrez gain, Bilboko Kafe An-tzokian hasiko den hirian zehar ibilbide turistikoa (ekainak 3) eta Miren Agur Meabearen hitzaldia (ekainak 4) antolatu dira ondorengo bi asteetan. - DEIA/E. P.