Síguenos en redes sociales:

Ruper Ordorika, Audience, Mike Farris eta Burning, maiatzan zehar MAZ Basauri musika jaialdian

Asteburu honetan MAZ Basauri jaialdiko hiru jardunaldietako lehena ospatuko da Burning eta The Excitements taldeen emanaldiekin. Gainera, Los Brazos etaHighlights kalean arituko dira doako kontzertuak eskainiz.

Ruper Ordorika, Audience, Mike Farris eta Burning, maiatzan zehar MAZ Basauri musika jaialdian

BILBAO. Urteakaurrera egin ahala, MAZ Basauri bere lekua hartzen ari da EuskalHerriko ezinbesteko musika jaialdien artean. Aurtengoa laugarrenadugu eta asteburuz asteburu Social Antzokian egingo diren hirujardunaldi eskaintzeko prozedurak interesgarri bihurtzen du. Horreri,erakargarriagoa eta alternatiboagoa den eskaintza musikala gehituzgero, nahitaezkoa bihurtzen da musikazalearentzat Basaurirahurbiltzea.

Besteakbeste, Mike Farris, Burning, Ruper Ordorika, Audience, Julian Maesoeta The Excitements dira MAZ Basauri jaialdiaren laugarren edizioantaula gainera igongo direnak. Eta aipatu bezala, kalean doakoemanaldiak eskainiko dituzte, Tulsa, Señores, Los Brazos etaHighlights taldeak.

Umeekere izango dute bere lekua MAZ Basaurin. Izan ere, Txiki MAZ umeentzako gunean Munlet taldearen kontzertua,eta rockaren historia errepasatuko duen R'n'R High School ikuskizunaizango dira.Bihar hasi eta maiatzaren 30eararte iraungo du jaialdiak.

Bonuakagortuta

Nahizeta zoritxarrez hiru asteburuetarako bonuak duela egun batzuk agortuziren, oraindikegunekosarrerak daude eskuragarri,12euroan.Egunean bertan txarteldegira joan ezkero, berriz, 15 euroko prezioaizango dute.