BILBO. Ana Bejeranok, Miguel Salvadorrek, Fabián Acarreguik eta Hasier Oleagak osatzen duten Ana Bejerano Concept taldeak kontzertu bana eskainiko du ostiralean eta larunbatean, maiatzaren 15ean eta 16an, Bilbao 700 Fundazioak antolatzen duen 365 Jazz Bilbao zikloaren baitan, Hesperia hotelean, gaueko 23:00etan. Laukoteak jazzaren soinu klasikoetan oinarrituriko emanaldiak eskainiko ditu, antolakuntzak jakinarazi duenez.

Batzuetan Ella Fitzgerald dakar gogora taldeak, eta beste batzuetan, Billie Holiday, "baina Ana Bejeranok berea duten nortasunaz betiere". Abeslaria Mocedades taldearekin ibili zen Bejerano 1985ean eta 1993an, hiru disko argitaratuta ("Colores", "Sobreviviremos" eta "Intimamente").

Bossanova estiloko eta baladen sorta aurkeztuko du abeslariak Miguel Salvador, Fabián Acarregui eta Hasier Oleagarekin. Kontzertuetan entzungo den musika adin guztietako publikoarentzat izango da, jazz zaleentzat zein orkestra handien garaiko abesti onak maite dituztenentzat.