Zinebi eta FANT zinemaldietako film laburrak izango dira ikusgai Zorrotzako udal zentroan
BILBAO. Antolakuntzak jakinarazi duenez, "Zine Zorrotza" programak Zinebiren azken edizioan parte hartu zuten nazioarteko film laburren aukeraketa bat eskainiko du ostegun honetan, maiatzaren 14an, 19:30etik aurrera, sarrera librearekin. Maiatzaren 21ean eta 28an saioen generoa aldatu egingo da, FANT zinemaldian parte hartu duten film labur hoberenen aukeraketa eskaintzeko.
Horrez gain, maiatzaren 20an, "Zine Zorrotza" egitarauak auzoan bizi den Germán Alcarazu antzezleak aurkeztuko duen "A escondidas" (2014) filma eskainiko du. Mikel Ruedak zuzendutako filma duela denbora gutxi hil zen Alex Anguloren azken lana da, eta 15 eta 16 urteko bi mutilen bideek bat egiten duten unea erakusten du, bat espainiarra eta bestea herrialde horretatik kanporatua izan behar den marokoarra.