Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea (EHAZE) 2010ean aurkeztu zen jendaurrean, eta orduko hartan finkatutako helburuak ez dira asko aldatu: besteak beste, euskarazko an-tzerkiaren historia transmititzea; euskarazko antzezlanak sustatzea; antzerkiaren bidez hizkuntzaren transmisioa zabaltzea; euskalgin-tzan eta kulturgintzan ari diren elkarteekin elkarlanean jardutea... Erronkak ez dira asko aldatu, baina egoera bai: orain badago kontzien-tzia bat euskarazko antzerkiaren inguruan, zaletuen kopurua nabarmen igo da eta gero eta lan esperimental gehiago sortzen da. Horrez gain, antzerki amateurrak ere gora egin du Hego Euskal Herrian. Iraultza txiki honen lekuko dira Javier Valverde kritikari eta EHAZE-ko kidea, Eneritz Artetxe aktorea eta Josu Torre antzerkizale eta aktore amateurra.

“Aurrerapenik badago, baina astiro-astiro goaz EHAZEn. Kulturgin-tzarako garai txarrak dira eta gu talde txikia garenez, kostatzen zaigu egin nahi genituzkeen gauzak egiteko diru laguntzak lortzea; hala ere, baikorrak gara”, aitortzen du Javier Valverdek. Laguntzak, gehienbat, Gipuzkoako Foru Aldunditik jaso-tzen dituzte. “Jaurlaritzan ere eska-tzen ditugu -esan du Valverdek-, batez ere ondarearekin lotuta dauden proiektuak sustatzeko, baina birritan ukatu dizkigute, ez dakigu oso ondo zergatik. Edonola ere, bitxia da nola justifikatzen dituzten kultur inbertsioak gure agintariek, beti etekin ekonomikoa aipatuz, Eszenikarekin gertatu den moduan. Horrek erakusten du kultura nola balora-tzen eta ikusten duten”.

“Gipuzkoan zaletu gehiago dago, aldekoago dira. Bizkaian, agian, ekoizpen gehiago dago gazteleraz, eta euskaraz dakigunok ere askotan erdal antzezpenetara jotzen dugu, ez dakit zergatik”, moztu dio Artetxek kezkatuta. “Kezka hori programa-tzaileen artean ere badago”, gehitu du Josu Torrek: “Nik Pabilioi 6an edo Kafe Antzokian bertan entzun izan dut betiko leloa, jendea ez dela euskarazkoetara joaten, eta horrek atzera botatzen ditu sarritan”. Eta Artetxek aldarrikapena egin du, horren harira: “Publiko potentziala badago, eta aktoreak ere bai, gazteleraz bezainbat. Orduan, bestelakoa da kontua. Falta da guk geure buruaz sinestea. Topiko guzti horien gainetik jartzeko adorea falta dugula begitantzen zait. Euskaldunok gure hizkuntzarekin ditugun konplexuak areagotu egiten dira antzerkian, hainbeste urtetako izua hor dago... Horren sentsazioa daukat nik”.

Josu Torreren iritziz, eragozpen eta izu horiek ez dira existitzen antzerki amateurrean: “Oso gauza lokala denez, herriak berak babesten du taldea edo antzezpena. Nik argi eta garbi ikusi dut hori Mungian, eta izugarrizko erantzuna jaso dugu. Jendeak parte hartzen du eta gero antzezpena ikustera ere joaten da. Zentzu horretan, ez dauka profesional mailan gertatzen denarekin zerikusirik. Euskarari dagokionez ere, herrikoa egiten dugu, eta horrek komunikazioa errazten du”.

Eneritz Artetxek hizkuntzen ezkutuko kodigoekin jarraitu du: “Niri Konpota-rekin gertatu zaidana kuriosoa da. Pabilioi 6an erakutsi nuen eta erdal jendea han geratu zen, antzezlan osoa ikusten. Horrek zer edo zer esan nahi du...”. “Bai, agian”, erantzun dio Valverdek, galdera zorrotz bat partekatuz: “Euskaldunak gara, bai, baina kultura zein hizkuntzatan kontsumi-tzen dugu? Nire iritziz, hahor dago gakoa”. “Hori da -tematu da Artetxe-. Territorio bat behar du euskal antzerkiak, ingurune bat, euskaraz bizi eta kontsumitzen den lurralde zabal bat”.

erakargarritasuna “Eneritzek planteatzen duen hori diru lagun-tzetatik harago doa”, esan du Torrek: “Arazoa da jendea nola erakarri euskarara, eta, modu berean, euskal antzerkira. Hor dago erronka”. Valverdek badu estrategia bat, EHAZEk planteatzen duen berbera: “Frente guztietatik ekin behar diogu: Hezkuntzatik, elkarteetatik, gizartetik, antzerki talde eta ekoizleak motibatuz... Eta zaletuarekin bat egin. Baina kontuz, nire ustez ez baita berdina hiriko zaletua eta herrikoa. Hirian antzerki esperimentalagoa nahi dute, horretara ohituta daudelako, eta hor gaztelaniak askozaz gehiago eskaintzen du, momentuz. Esan dezagun, oraindik ere, euskal antzerkiak tradizionalagoa ematen duela”. “Hori egitea ez da erraza, talde potente bat behar duzulako, ekipoa, eta horregatik askotan errazagoa da betiko formuletara jotzea”, ihardetsi dio Artetxek.

“Egia da Eneritzek dioena. Guri Mungian jasotzen zaiguna ez dut irudikatzen, esaterako, Bilbon. Herritarrak eginiko antzezpen batek horrenbeste arrakasta izatea, ez dut irudikazten. Hiriak beste dinakima batzuk ditu, testuingurua desberdina da, eta jendearen edo komunitatearen beroa ere ez da berdina”, gehitu du Mungiako zaletu beteranoak.

Aktore gernikarrak ere amateurrari beste kutsu bat sumatzen dio: “Beste helburu sozial bat du eta oso garrantzitsua da. Antzerkia espresiobide bat da, eta jendeak behar du hori, gizartearen termometroa ere bada. Baina jakin behar dugu zergatik egin nahi dugun antzerkia. Amateurra ez dagoenez diruaren menpe, egin dezakete gizarteak eskatzen duen hori, askatasun hori daukazu. Eta profesionala diruaren menpe dagoenez, agian bide horretatik urruntzen da. Zertarako gaude hau egiten? Beraz, nola egin behar dugu? Hori da pentsatu behar duguna”.

emakumezkoa Eta antzerkia minoritarioa bada, are minoritarioagoa euskarazkoa. Eta emakumezkoek egina bada... Zentzu horretan, Artetxek argi ikusten ditu gabeziak: “Antzerkian gabiltzan emakumeok bisibilitate falta izugarria daukagu, emakumezko zuzendarien erabakiak gehiago kuestionatzen dira, an-tzezleen lana beti dago zalantzan, ikusi behar da zeintzuk rol antzezten ditugun... Eta jendeak askotan ez du ikusten arazoa, jakina, ez dagoelako gure larruan! Hori aldatzeko badakigu guk idatzi beharko ditugula gidoiak eta guk antzeztu eta zuzendu beharko ditugula”. Larunbatean horren inguruan eztabaidatuko da Pabilioi 6an, iluntze aldera.

Arazoak arazo, mezu positiboa helarazi nahi dute hirurek. “Gero eta gehiago hitz egiten da euskarazko antzerkiari buruz”, agertzen du Valverdek; “amateurrak badauka indarra”, gogoratzen du Torrek; “aktore, gidoilari eta zuzendari bikainak ditugu”, dio Artetxek.