Larunbata eta igandean Getxoko Manga Azokak hartuko du Komiki Azokaren lekukoa eta bertan ekialdeko komikiaren inguruko hainbat jardueraz gozatzeko aukera izango da. Areetako Geltokia plazako karpan hitzaldiak, erakusketak, tailerrak eta lehiaketak izango dira. Horrezaz gain, merkatal gunea osa-tzen duten 30 postu baino gehiagotan manga nobedadeak, anime eta merchandising objektuak erosi ahal izango dituzte bisitariek.