Elorriowood taldearen Faltsuak izeneko lanak irabazi du 24 Ordu Digitalean izeneko Elorrioko film laburren lehiaketa. Peru Madalena, Asier Blanco eta Aritz Mtz. de Lezeak osatzen dute Elorriowood taldea, eta ez da sari hau irabazten duten lehen aldia. Beste finalistek ere jaso dute sari bana: Iban Gorritik eta Maritalavista taldeak, hain zuzen.